2023/24 IKASTURTERAKO HAUR, LEHEN HEZKUNTZA, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA PUBLIKO ETA ITUNPEKO IKASTETXETAN AURREMATRIKULA

Erakunde antolatzailea HEZKUNTZA SAILA / DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Izen-ematearen hasiera data 2023-02-13
Izen-ematearen amaiera data 2023-02-24
Ordutegia Ikastetxe bakoitzako adierazita
Lekua Haur ikastetxeak, Lehen Hezkuntza (LH), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Publiko eta Itunpeko ikastetxetan
Izena emateko lekua eta ordutegia - Hautaturiko ikastetxean lehenik, eta arduratuko dira emandako datuak sartzen. HITZORDUAREKIN
- Web orriaren bitartez
Hartzaileak OHARRETAN
Beharrezko dokumentazioa OHARRETAN
Web

Oharrak

EPEA: Otsailak 13tik 24ra

IKASTETXEAK: Publikoak eta itunpekoak

HARTZAILEAK: Hurrengo ikastaroak ikasi behar duten haurreentzako:
- Haur hezkuntza (2020/2021 jaioak)
- Lehen hezkuntza
- Derrigorrezko bigarren hezkuntza


PROZEDURA:
1. Gustokoen diren ikastetxeak aukeratu behar dira (12 aukera lehentasuna jarraituz)
Aurkeztutako eskaerak dagoen eskaintza baino handiagoa baldin bada, legeak aurreikusten duen baremoa ezarriko da (1/2018 Dekretua, EHAA urtarrilaren 9koa).

2. Ondoko dokumentazio hau bildu behar da:
- Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
- Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
- Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
- Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa. Sede elektronikoaren bidez Irun Txartelarekin edo SACen Kutxazainetan, astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara momentuan ere lor daiteke, Anaka eta Landetxako Kutxabankekoan, Palmera Montero Guneako terminalean eta San Miguel Adinekoen Gizarte Gune Kutxazainetan.
- Puntuazioak lortzen balio duten beste egoera batzuk (ezintasunak, lantokiaren egoitza, Familia Ugaria..) egiaztatzeko agiriak. Eskaeran ikastetxe desberdin aukeratu badira, behin eskaera aurkeztuta lehendabiziko aukera moduan jarri den ikastetxean, dokumentazio hau beste ikastetxeetan ere aurkeztu beharko da.
- 2021ko Errentaren Aitorpena (BAKARRIK Gipuzkoako lurralde historikotik KANPO egina bada).
- EAEtik kanpo egin diren ikasketeen ziurtagiria.

3. Dokumentazioarekin aurkeztu behar da ikastetxean (lehen aukera bezala hautatuan) edo, bestela, eskaera on-line egin (www.hezkuntza.net)(www.zuzenean.euskadi.net).

4. Eskatzaileen zerrendak, behin-behineko, behin betiko eta Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak begiratu beharko dira. Zerrenda horiek ikastetxeetan bertan argitaratuko dira otsailaren 15an, behin behineko zerrendak martxoaren 9an, behin betiko zerrendak martxoaren 22an, eta esleitutakoak martxoaren 29an. "Ikasgunea" loturan (https://ikasgunea.euskadi.eus) ere argitaratuko dira eta ikastetxeetan kontsultatu ahalko da.

EGUTEGIA
a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: 2023ko otsailaren 13tik 24ra arte
b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko:2023ko martxoaren 14an
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea:2023ko martxoaren 28an
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea:2023ko apirilak 14era arte
e) Eskabideari uko egiteko: 2023ko apirilaren 4 arte
f) Behin betiko zerrendak argitaratzea:2023ko apilaren 20an
g) Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea:2023ko apilaren 27an
h) Zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko:2023ko maiatzaren 22an
Itxarote-zerrendaren iraunaldia:2023ko irailaren 15ra arte
Zerrendak eskatutako lehen ikastetxean kontsulta ahal izango dira


* ARAUTEGI OSOA HEZKUNTZA SAILAREN WEB ORRIAN KONTSULTA DAITEKE https://ikasgunea.euskadi.eus

Gaur egungo egoerakin arte irekien jardunaldiak ezin dira egin beraz talde txikiak egingo dira, aldez aurretik hitzordu hartuta.

Informazio gehiago:

- CEIP BELASKOENEA HLHI: 943 627 595 / www.belaskoenea.hezkuntza.net
Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

- CEIP DUNBOA HLHI: 943 622 155 / www.dunboahlhi.hezkuntza.net

Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

- CEIP EGUZKITZA HLHI: 943 899 161 / www.eguzkitza.hezkuntza.net

Hitzorduarekin/ Otsailaren 13an Euskaraz 17:30tan eta 14an Gaztelaniaz 17:30tan

- CEIP ELATZETA HLHI: 943 937 759 / www.elatzeta.eus
Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

- CEIP LEKAENEA-ANAKA HLHI: 943 899 159 www.lekaenealhi.hezkuntza.net
Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

- CEIP TOKI-ALAI HLHI: 943.899124/943 943 507 535 /www.tokialai.eus
Hitzorduarekin / Otsailaren 16an - Palmera (Jose Antonio Loidi, 25) 17:00etan / Arbes (Alzukaitz, 2) 17:45etan

- CEIP TXINGUDI IRUNGO IKASTOLA HLHI: 943 894 000 / www.txingudikastola.hezkuntza.net
Hitzorduarekin/Otsailaren 13tik 16 arte egunero 16:30tan

- CPEI ERAIN TXIKI HHIP: 943 627 111 / eraintxiki@eraintxiki.com
Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

- CPEIPS EL PILAR HLBHIP: 943 621 700 / www.elpilarikastetxea.org

Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak - Otsailak 4 eta 11

- CPEIPS IRUNGO LA SALLE HLBHIP: 943 628 411 / www.irungolasalle.eus

Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

- CPEIPS SAN VICENTE DE PAUL HLBHIP: 943 619 990 / www.sanvicenteirun.com
Hitzorduarekin/Pertsonalizatuak

X