2022ko UDAKO PLANAK IRUNEN

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-07-01
Aurreikusitako amaiera data 2022-09-24
Ordutegia OHARRETAN
Lekua OHARRETAN
Izena emateko lekua eta ordutegia OHARRETAN
Web

Oharrak

Irungo Udalak, Bidasoa bizirik-en bidez, eskuorri bat argitaratu du aurten ere, udan gure hirian egin beharreko ezinbesteko planen berri emateko. Programa honen bidez, labur-labur eta modu bisualean erakutsi nahi dira gure hirian uztail-abuztuetan eskaintzen diren bisita gidatuak, bai eta intereseko naturaguneak ere, hala aste hauetan gurera etorriko diren bisitarientzat nola oporrak Irunen bertan pasatuko dituzten irundarrentzat.

1- BISITA GIDATUAK
- Datak: Uztailaren 13tik abuztuaren 31ra
- Ordutegia: Azteazkenak 11:00tan eta ostiralak 17:00etan
- Iraupena: 2 ordu
- Ibilbidea: Junkaleko Andre Mariaren Parrokia, Oiasso erromatar ingurunea, Urdanibia Plaza, Ama Xantalen kanpokaldea eta Udaletxea
- Informaazio eta erreserba: 943020732
- Irteera: Junkal Parrokiatik
- Prezioa: 2€; haurrak 12 urte arte doan

2- BISITA GIDATUAK IRUGURUTZETAN
- Ordutegia: Ostiral eta larunbatetan 11:00etan eta 17:00etan
- Informazio eta erreserba: 943639353
- Ibilbidea: Irugurutzetako meatze-ingurunea "Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen" ibilbidearen parte da, eta bertan antzinakogaraietan irekitako galeriak eta minerala kiskaltzeko Euskadiko bateriarik
garrantzitsuenetako bat aurki ditzakegu
- Prezioa: 5€ heldual eta 3,85€, 6 urtetik gorako haurrak

3- SANTA ELENAKO NEKROPOLIRA BISITA
- Ordutegia: igandero, 11:00etan
- Iraupena: 01:30 ordu gutxi gorabera
- Informazioa eta erreserba: 943639353
- Ibilbidea:Santa Elenako nekropolira egingo den bisita Irungo kaleetatik egingo da, erromatar garaiko aurkikuntza arkeologikoak errepasatuz.
- Prezioa: 5€ heldual; 3,85€ 6-14 urte bitarteko gazteak; 6 urtetik beherakoak doan.

4- EKOETXEA TXINGUDI
- Ordutegia: egunero 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
- Informazioa eta reserbak: 943619389
- Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan
Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko
mota guztietako informazioa aurkituko duzu

5- AIKO HARRIA PARKE NATURALA ETA SAN MARTZIAL
- Ordutegia: Lapuriturriko informazio gunea: ekainetik urrira arteko asteburuetan eta uztail eta abuztuko jai egunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara.
- Paraje honen edertasuna aparta da, hainbat ikuspuntutatik begiratuta; geologiaren aldetik, badirelako bertan 300 milloi urteko antzinatasuna duten itsas animalien fosilen aztarnak; botanikaren aldetik, parkea zeharkatzen duten ibai arroetan pagadi eta harizti zabalak daudelako; historiaren aldetik, bertan kontserbatu direlako gertaera historiko nagusien hondakinak eta asisiaren aldetik, horretarako edo ibilbideetarako prestatuta dauden lekuak daudelako. San Martzialeko begiratokitik Txingudiko Badiaren ikuspegi ederra ageri da.

6- IBILALDI BAT HISTORIAN ETA BIDASOAN IBAIAN BARRENA
- 7 informazio panelek Bidasoaren ertzean ibiltzera eta bertako historia errepasatzera bultzatzen dute.

7- IRUNGO UDALETXEA EZAGUTZEKO DOAKO BISITA GIDATUAK
- Ordutegia: Hileroko azken larunbatean : 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz
- Iraupena: Ordu bat gutxi gora behera
- Topagunea: San Juan plaza
- Informazio eta reserbak : 943020732 edo Luis Marianoko Turismo bulegoa
Datozen bisitak uztailaren 30ean, abuztuaren 27an eta irailaren 24an egingo dira.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X