2022ko SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA
Erakunde antolatzailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hasiera data | 2022-06-20 |
Aurreikusitako amaiera data | 2022-07-01 |
Izen-ematearen hasiera data | 2022-04-12 |
Izen-ematearen amaiera data | 2022-04-22 |
Izena emateko lekua eta ordutegia | - Zuzenean: Amaia KZ, Pío XII (Lopez Becerra kaleko sarrera) Asteartetik/Larunbatera: 9:30-12:00 eta 18:00-21:00; Igandea: 11:30-13:30 (astelehena itxita) - Postaz: Amaia KZ apirilaren 26 arte |
Telefonoa | 010/ 943505152 |
Oharrak
Irungo Udalak lehiaketarako deialdia egiten du 2020ko Irungo San Pedro eta San Martzialetako kartela eta egitarauaren azala aukeratzeko, honako OIANARRIAK kontuan artuta:
- Edozeinek parte hartu ahalko du lehiaketan.
- Lan bakarra aurkeztuko du lehiakide bakoitzak.
- Paper euskarria: lanek 70x50 cm-ko tamaina izan beharko dute formatu bertikalean.
Lanak muntatu behar dira kartelaren neurri bereko esukarri zurrun baten gainean.
Euskarri informatikoa: paperean aurkezteaz gain, kartel-irudia entregatu beharko da kartelaren izenburua duen CD batean (JPG edo PDF), bi erresoluziotan: bata 300 ppp-koa, 70x50cn-ko tamainan inprentara bialtzeko, eta bestea erresoluzio baxuagoan webgunerako.
- Gaia: Irungo San Pedro eta San Martzial jaiei buruzkoak izan behar dute aurkezten diren lanek.
- Edozein teknika erabili ahal izango da.
- Lanek egilearen jatorrikoak izan beharko dute eta aurretik argitaratu gabekoak.
- Kartela iragartze-testua honakoa izango da:
IRUN
SAN PEDRO-SAN MARTZIAL 2022
Ekaina- Junio
- Irungo Udalak irudi korporatiboa sartuko du jaiak iragartze-kartelean. Hori kokatzeko, egilearekin hitz egindo da.
- Sariak: 1.200,00 euroko sari nagusia emango de eta 300,00 euroko akzesit bat. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.
- Aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 12tik 22ra (biak barne)
- Aurkezteko lekua: Amaia KZ (Lopez Becerra kaleko sarreran), asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita. Bidalketa posta bidez eginez gero, kartela 2022ko apirilaren 26rako egon beharko da Amaia KZn.
- Identifikazioa: ikurritza dutela eta egilearen izenperk gabe aurkeztu beharko dira lanak. Ikurritz bera daraman gutun-azal itxi batean sartu behar dira egilez nor den jakiteko datuak, telefono-zenbakia, helbidea, NANaren zenbakia adieraziz eta posta-elektronikoa.
*** OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN
Erlazionatutako dokumentuak
- Oinarriak / Bases [PDF]
Erlazionatutako programak
Datuen Babeseko info. gehiago