2022ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-02-24
Aurreikusitako amaiera data 2022-03-01
Izen-ematearen hasiera data 2021-12-28
Izen-ematearen amaiera data 2022-01-28
Izena emateko lekua eta ordutegia - Zuzenean: Amaia KZ, Pío XII
Asteartetik/Larunbatera: 18:00-21:00; Igandea: 11:30-13:30 (astelehena itxita)
- Postaz: Amaia KZ urtarrilaren 14ra arte
Hartzaileak Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan
Beharrezko dokumentazioa BEGIRATU OHARRAK
Telefonoa 010 / 943505411
E-maila cultura@irun.org
Web

Oharrak

Irungo Udalak 2022ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du.

- Edozeinek parte hartu ahalko du lehiaketan.

- Lan bakarra aurkeztuko du lehiakide bakoitzak.

- Paper euskarria: lanek 70 x 50 cm-ko tamaina izan beharko dute formatu bertikalean.

- Lanak muntatu behar dira kartelaren neurri bereko euskarri zurrun baten gainean.

- Euskarri informatikoa: paperean aurkezteaz gain, kartel-irudia entregatu beharko da kartelaren izenburua duen CD edo USB batean (JPG edo PDF), bi erresoluziotan: bata 300 ppp.-koa 70x50 cm-ko tamainan inprentara bidaltzeko, eta bestea erresoluzio baxuagoan webgunerako.

- Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan lehiaketa honetan aurreko urteetan sarituak.

- Kartela iragartzeko testua honako hau izango da:
IRUNGO INAUTERIAK 2022 CARNAVALES DE IRUN

- Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du. Kontsultatu: http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armariaren kokapena aldatzekoa ere.

- 600,00 euroko sari nagusia emango da eta 200,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

- Aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 28tik 2022ko urtarrilaren 28ra (biak barne).

- Aurkezteko lekua: Amaia KZ (Lopez Becerra kaleko sarreran), asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita). Bidalketa posta bidez eginez gero, kartela 2022ko urtarrilaren 28rako egon beharko da Amaia KZn.

- Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.

- Epaimahaia Irungo Inauterietan parte hartzen duten konpartsetako ordezkariek (ordezkari bana) osatuko dute.

- Kartel irabazlea hautatzea: Epaimahaia otsailaren 1ean bilduko da, 18:00etan, AMAIA KZn, eta lehenengo saria eta akzesit hautatuko ditu.

- Lanak jendaurrean ikusgai jarri ahal izango dira, eta Epaimahaiak eskumena izango du, bere iritziz eta leku-arrazoiagatik AMAIA KZn erakustea zeintzuk merezi duten erabakitzeko. Erakusketa AMAIA KZan, otsailaren 18tik martxoaren 6ra arte izango da.

- AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2022ko martxoaren 15etik 30era bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, Udalak nahi duen bezala erabili ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

*** OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako programak

Datuen Babeseko info. gehiago

X