2021ko “ADOUR-BIDASOA” XXX. MARGO LEHIAKETA - Obrak jasotzea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2021-09-17
Aurreikusitako amaiera data 2021-09-17
Izen-ematearen hasiera data 2021-08-25
Izen-ematearen amaiera data 2021-09-01
Lekua AMAIA KZ
Lopez Becerra kaletik sartuta
Izena emateko lekua eta ordutegia Zuzenean AMAIA KZ (Lopez Becerra kaletik sartuta)
Abuztuaren 25etik 28ra, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, abuztuaren 29ean, igandearekin, 10:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 30ean, astelehena itxita
Hartzaileak 18 urtetik gorakoak edo beteak 2021ko irailaren 1ean
Beharrezko dokumentazioa Behar bezala betetako izenemate-orriaren ale bikoiztuarekin batera emango da; ale bat, zigilua jarri ondoren, egileari itzuliko zaio, obra utzi izanaren egiaztagiri.
Telefonoa 010 / 943505152
E-maila cultura@irun.org

Oharrak

PARTE-HARTZAILEAK
LEHIAKETA honetan, nahi duen artista orok parte hartu ahal izango du, 18 urtetik gorakoak edo beteak 2021eko irailaren 1ean. Auzotasuna edo nazionalitatea ez da oztopo izango.
Lehiaketaren aurreko edizioaren batean lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute parte hartu.

BALDINTZA TEKNIKOAK
Parte-hartzaile bakoitzak edozein formatutan, euskarritan edo ikusteko teknikatan aurkeztu ahalko dute lana (fotomuntaketa, bideo-instalazioa, pintura digitala eta abar) OBRA BAKARRA eta originala aurkeztuko du, beste inolako lehiaketatan saritu gabekoa. Obrak, lehentasunez, egilearen izenperik gabe eta atzealdean izenburua idatzita dutela aurkeztuko dira; azalean obraren izenburua idatzita izango duen kartazalarekin batera. Kartazalaren barnealdean egilearen izen-abizenak, NAN, helbidea posta-e eta telefonoa adieraziko dira. Lehiakideak, nahi badu, sar ditzake kartazalean berak egindako obren argazkiak. Nolanahi ere, sinatuta aurkeztutako obretan, sinadura estali egingo da, epaimahaia balioesten ari den bitarte osoan.
Obrak bastidore edo euskarri zurrunean muntatuta entregatu beharko dira, baina MARKORIK GABE. Ez da onartuko kristalez babestutako obrarik. Babestu beharra izanez gero, berriz erabiltzeko moduko bilgarriz egingo da.
Mihiseen edo aukeratutako materialaren tamaina ez da izango 80 cm baino txikiagoa eta 150 cm baino handiagoa, edozein alde neurtuta ere.

SARIAK
Honako hauek izango dira sariak:
- LEHENENGO SARIA, 2.500,00 (bi mila eta bostehun) euroko saria, irabazleari emango zaio. Obra irabazlea geratuko da Irungo Udalaren Margoen Ondarean.
- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA teknikagatik edo espresio plastikoagatik ezaugarri bereziak dituelako saria merezia duen obrari; 500,00 (bost ehun) euroko saria jasoko du.
- GAZTE ARTISTAREN SARIA, 500,00 (bost ehun) euroko saria, artista gazteen 30 urtetik beherakoa, 2021eko irailaren 1ean, margolan onenari.
- FINALISTA DIPLOMA, epaimahairen aldetik aipamen hori jaso duten egileentzat.
Ezingo da jaso sari bat baino gehiago.
Sarien diru kopuruei PFEZ kenduko zaie, indarrean dagoen legearen arabera.

OBRAK JASOTZEA
Margo obrak 2021eko abuztuaren 25etik irailaren 1era bitartean jasoko dira, AMAIA KULTUR ZENTROAN, A. Lopez Becerra kaletik sartuta. 2021eko abuztuaren 25etik 28ra, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta abuztuaren 29ean, igandearekin, 10:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 30ean, astelehena, zentroa itxita egongo da. Obra entregatzean, inskripzio-buletina beteko da, bi aletan, ale bat, zigilua jarri ondoren, egileari itzuliko zaio, obra utzi izanaren egiaztagiri.
Obra postaz bidaliko balitz AMAIA KZn egon beharko du obrak jasotzeko epean, alegia, irailaren 1ean, arratsaldeko 21:00etan beranduenez.

Epaimahaiak hautatzen dituen lanak AMAIA KZn bertan 2021ko irailaren 17tik urriaren 10era arte egingo den ERAKUSKETAN izango dira ikusgai.
Osasun egoera dela eta erakusketa data horietan ezin bada egin, aurrerago egiteko data berriak ezarriko dira. Edozein aldaketa egiten bada ohiko kanalen bidez jakinaraziko da.

OBREN ERABILERA
Saritutako obrak erabili ahal izango ditu Udalak, publizitatea, kartelak, katalogoak, etab. egiteko. Artistek baimena ematen diote Irungo Udalari obra horiek erreproduzitu eta banatzeko.

SARI BANAKETA
Irailaren 17an, ostirala, banatuko dira sariak. Udalak albait ongien zainduko ditu obrak bere esku dauden bitartean; hala ere, menturaz zerbait hondatuz gero, ez du izango kalte horien erantzukizunik.

OBRAK ITZULTZEA
Honako hauek izango dira margolanak erretiratzeko egunak, ordutegiak eta epeak:
- Obra ez hautatuak: 2021eko irailaren 21etik urriaren 2ra arte, asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara.
- Obra hautatuak: 2021eko urriaren 13tik 23ra arte, asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara.
- Igorritako obrak garraiolariaren bitartez itzultzea nahi izanez gero, espresuki eskatu beharko da. Itzultzeko gastuak interesdunaren kargu izango dira.
- Behin epea igarota, antolatzaileek ez dute izango eraman gabeko obren erantzukizunik, ez galdurik ez kalteturik gertatuta ere, eta nahi bezala erabili ahal izango dituzte.

ONARPENA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiz onartzea dakar eta, orobat, epaimahaiaren erabakia onartzea. Era berean, ezingo da erreklamaziorik egin eta epaimahaiak ahalmena du aurreikusi gabeko arazoak erabakitzeko.
Oinarri hauek Irungo Udaletxeko iragarki-taulan ikusgai egongo dira, onesten diren egunetik hasi eta obrak aurkezteko epea amaitu arte.

INFORMAZIOA
- HAZ/SAC Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan. Tel: 010 // + 34.943.505.152
- Udalaren KULTUR Arloan, Ospitale Zaharra, Urdanibia Plaza, 6. 20304 IRUN. Tel: + 34.943.505.407/08
- AMAIA Kultur Zentroan, Aureliano López Becerra kalea,Tel: + 34.943.004.628 www.irun.org cultura@irun.org

X