2021eko OLENTZERO-KANTUAREN ETA GABONKANTEN JAIALDIA ETA OLENTZEROEN ETA JAIOTZEN ERAKUSKETA - Izenematea

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Izen-ematearen hasiera data 2021-11-02
Izen-ematearen amaiera data 2021-12-10
Lekua - Kantu Jaialdia: San Juan plazan
- Olentzero eta Jaiotzen erakusketa: Amaia KZ
Izena emateko lekua eta ordutegia - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Hartzaileak Oinarrietako baldintzak betetzen dituzten interesdunak
Telefonoa 010 / 943505152
E-maila cultura@irun.org
Web

Oharrak

Irungo Udalak, Olentzero-Kantuaren eta Gabon Kanten Jaialdia eta Olentzeroen eta Jaiotzen Erakusketa deia egiten du.
1) Kantu Jaialdia, abenduaren 24an, arratsaldeko 19:00etan hasita, San Juan plazan egingo da.
2) Olentzero eta Jaiotzen Erakusketa erakusketa, abenduaren 17tik urtarrilaren 9ra arte bitartean, Amaia KZn egingo da.

Lehiaketak, bi atal hauen arabera antolatuko dira: 16 urtetik beherakoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat. Lehiaketan parte hartu nahi duten interesatu guztiek, baldintzak betetzen badituzte, eskaria egin eta oinarri hauekin batera doan inskripzio-orria bete beharko dute. Eskaria Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko da,
abenduaren 10a arte.

1) KANTU JAIALDIA:
Koru edo talde bakoitzak ordezkari bat izendatu beharko du. Ordezkaria, abenduaren 17an, goizeko 12:00etan, Kultura eta Kirol Arloko bulegora etorriko da, egindako zozketaren emaitza jakiteko.

2) JAIOTZEN ETA OLENTZEROEN ERAKUSKETA:
Bi atal hauetako batean parte hartuko duten jaiotzak eta olentzeroak AMAIA KZn aurkeztuko dira, abenduaren 15 eta 16an, 15:00etatik 21:00etara. Jaiotza eta Olentzeroen Lehiaketako atal bakoitzeko 4 lan onenei (16 urtez beherakoei eta 16tik gorakoei) 50,00 €-ko sari bana emango zaie.

Lehiaketan onartua izan den talde bakoitzari 100,00€-ko saria ordainduko zaio eta atal bakoitzean gehienez 8 taldek parte hartuko badute. Parte hartzen duten talde kopurua handiagoa bada, era proportzionalean banatuko da (Beren abesbatza jarduerarako Udal honen eskutik nolabaaiteko diru-laguntza jasotzen duten abesbatzei 50,00 €-ko saria emango zaie).

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X