18 CM ARTE ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA - IRUN 2022 - Obrak jasotzea

Erakunde antolatzailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2022-11-15
Aurreikusitako amaiera data 2022-12-04
Izen-ematearen hasiera data 2022-10-18
Izen-ematearen amaiera data 2022-10-30
Lekua AMAIA KZ
Lopez Becerra kaletik sartuta
Hartzaileak 2022ko azaroaren 14rako 18 urte dituztenek
Telefonoa 010 / 943505152
E-maila cultura@irun.org

Oharrak

PARTE HARTZEA
Nahi duen orok parte hartu ahal izango du erakusketa honetan, 2022ko azaroaren 14an 18 urte beteta baldin baditu, eta ez da mugarik egongo auzotasun edo naziotasunari dagokionez.

BALDINTZA TEKNIKOAK ETA GAIA
“18 cm” arte-erakusketa bat da, teknika artistiko askotarikoak biltzen dituena: pintura,eskultura, grabatua, serigrafia, argazkigintza, ikusentzunezkoak, eta abar.

“18 cm” gunea 2018an sortu zen eszenatoki berriak irekitzeko asmoz sortu zen, agerikotasuneszenatoki berriak sortuz mota guztietako sortzaileek egindako obrentzat. Horrenbestez,
zaleek, hasi berriek, amateurrek edo esperientziadunek parte hartu ahal izango dute lehen aipatutako edozein diziplinatan. Dena dela,erakusketa honek jarraibide batzuk ditu, bakarra
bihurtzen dutenak eta artistarentzat erronkak direnak.

“18 cm” erakusketan parte hartzeko baldintza nagusia da lan guztiek muga izan beharko dutela neurrietan eta, era berean, gai bat izango dutela. Horrenbestez, funtsean, bi zutabe hauetan oinarrituko da erakusketaren nortasuna: obra ez da izango 18 cm baino handiagoa bere dimentsioetan, eta, edizio honetan, “Haurtzaroa” gaia azaldu beharko du.

Pinturaren, serigrafiaren, grabatuaren edo argazkiaren kasuetarako, obrek 18 cm izango dituzte, gehienez, luzeran eta zabalean, eta, gainera, euskarri zurrun batean egon beharko du erakusteko, baina enmarkatu gabe.

Eskulturen kasuan, obrek ezingo dute gainditu 18 cm-ko neurria bere inongo dimentsioetan,sakoneran barne.

Ikus-entzunezko sorkuntza lanek 18 segundo edo minutu bat eta 18 segundo iraun ahalko dute. Lanak MP4 formatuan emango dira eta posta elektronikoz bidali beharko dira amaia.kz@irun.org helbidera, fitxategiak transferitzeko plataforma bat erabiliz edo esteka bat emanez.

Teknikari dagokionez, librea da eta parte-hartzaile bakoitzak hiru pieza entregatu ahal izango ditu,kontuan hartuta aurtengo gaia “Igarotze” dela, CBA liburutegiko programazioaren ardatzari jarraituz aukeratu den gaia.

Erakusketako parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, HIRU OBRA aurkeztu ahal izango ditu.


SARIA
Ondoko sari hauek emango dira:
Sari bat kategoria artistiko bakoitzeko:
• Margolan onenaren saria: 300 euro.
• Argazki onenaren saria: 300 euro.
• Eskultura onenaren saria: 300 euro.
• Ikusentzunezko onenaren saria: 300 euro.
Gainera, saritutako lan guztien artean 18 cm-ko sari nagusia emango da:
• Sari handia 18 cm. 300 euro.

Sariak Batzorde Antolatzaileak emango ditu.Batzorde Antolatzailea ez dago derrigortuta lehiaketako sari guztiak ematera eta eman gabe uzteko ahalmena du, baldin eta egokia iruditzen bazaio.


LANAK JASOTZEA
Irungo Amaia kultur zentroan entregatu beharko dira obrak, Lopez de Becerra kalean, 2022ko urriaren 18tik 30era bitartean, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era. Astelehenetan itxita. Obra entregatzean, inskripzio-buletina beteko da, bi aletan, ale bat, zigilua jarri ondoren, egileari itzuliko zaio, obra utzi izanaren egiaztagiri.
Izena emateko orri horrekin batera, parte-hartzaile bakoitzak, nahi izanez gero, azalpen txiki bat ere entregatu ahalko du, aurkeztu dituen obrak azalduko dituena.
Posta bidez bidaltzen badira, berriz, obrek Irungo Amaia kultur zentroan egon beharko dute 2022ko azaroaren 2ko 21:00etarako.

BATZORDE ANTOLATZAILEA
Honako hauek izango dira batzorde antolatzaileko kideak:
• Ana Zubikoa, erakusketako komisarioa.
• Ricardo Catalán, ekoizlea.
• Irungo Udaleko Kultura eta Kirol arloak izendatutako pertsona bat.

Aurkeztutako obra guztien artean, hautaketa bat egingo du batzorde antolatzaileak, jasotako lankopurua,kalitatea, dibertsitatea eta dagoen tokia kontuan hartuta.

Hautatzen diren obrek osatuko dute ERAKUSKETA, eta Laboral Kutxaren erakusketa-aretoan (Colón pasealekua) egingo da, 2022ko azaroaren 15etik abenduaren 4ra.

Osasun egoera dela eta erakusketa data horietan ezin bada egin, aurrerago egiteko data berriak ezarriko dira. Edozein aldaketa egiten bada ohiko kanalen bidez jakinaraziko da.

Erakusketarako onartzen ez diren obrak, Amaia KZn jaso ahal izango dira, azaroaren 15etik 22ra bitartean.


LANEN ERABILPENA
Udalak erabili ahal izango ditu aurkeztu diren obrak, hedatzeko eta haien publizitatea egiteko, eta kartelak, katalogoak eta abar egiteko. Haien irudia erreproduzitzea eta hedatzea baimentzen dute artistek.

Antolakuntzak une oro zainduko du obrak osorik egon daitezen bere esku dauden bitartean, baina, hala ere, eta ustekabean, hondatzerik gertatuz gero, ez du erantzukizunik hartuko gertatutako kalteen aurrean.

LANAK ITZULTZEA
Aukeratutako lanen kasuan, postaz iritsi diren obrak postaz ere itzuliko dira, bidaltzaileen helbidera. Gainontzeko obrak Amaia KZn jaso ahal izango dira abenduaren 17ra arte, zentroak duen jendaurreko ordutegian. Erakusketa edo zati bat ibiltaria bada, ordea, Antolakuntza Batzordea hautatzen diren obren egileekin harremanetan jarriko da, onespena eskatzeko eta obrak geroago itzultzeko xehetasunak zehazteko.

Epe horiek bukatutakoan, antolakundeak ez du erantzukizunik onartuko jaso ez diren obren gainean ez galdu edo kaltetu direnen gainean, eta,gainera, nahi bezala erabili ahalko ditu jaso ez
direnak.


ONARPENA
Arte-erakusketa eta lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakartza Oinarriak erabat onartzea, batzorde antolatzailearen erabakiekin ados egotea eta edozein erreklamazio egiteari uko egitea; eta antolakuntzak ahalmena izango du aurreikusi ez den gai oro erabakitzeko.

INFORMAZIOA
HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Tel.: 010 / + 34.943.505.152.
Irungo Udaleko KULTURA eta KIROL Arloa Ospitale Zaharra, Urdanibia plaza 6. 20304 IRUN. Tel.: +34.943.505.407
AMAIA Kultur Zentroa, A. López Becerra kalea. Tel.: +34.943.004.628
www.irun.org / cultura@irun.org

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X