TXINGUDIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN ESTATUTUAK
Arlo arduraduna | TXINGUDIKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA, S.A. |
---|---|
Onarpen data | 2016-10-13 |
Indarrean sartze data | 2016-10-21 |
Non argitaratuta | 2016/10/20-ko 199.zk GAOn |
Laburpena | Irun eta Hondarribiko Udalerriek, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan xedaturikoari jarraiki, beren borondatez Toki Erakundeen Mankomunitate bat osatzea erabaki dute, Estatutu hauetan jasotzen diren zerbitzuak antolatzeko eta emateko elkarte gisa. Toki erakundeen izaera juridikoa du borondatezko Mankomunitateak, eta berezko nortasun eta gaitasun juridikoak ditu bere helburuak betetzeari begira. "Mancomunidad de Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea" izena du Toki Erakunde honek. Mankomunitateak Irungo Olaberria auzoko 18.zenbakian du egoitza. Helbide horretan finkatuko dira mankomunitatearen gobernu eta administrazio organoak. Bere esparruan hartzen dituen udalerrietako, hau da, Irun eta Hondarribiko lurralde esparruan bideratuko eta gauzatuko ditu Mankomunitateak bere eskumenak edo bere esku dituen ahalak; aipatu lurralde esparrutik kanpo zerbitzuak emateko aldiro indarrean dagoen legeriaren arabera beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak -mugaz gaindikoak direnak barne- sinatzearen kaltetan gabe. Udalaren eskuduntzen barnean honako zerbitzu hauek ematea izango du helburu Mankomunitateak, Estatuko eta Autonomia Elkarteko unean-uneko legeriak xedaturikoari jarraiki: a) Uraren ziklo integralaren zerbitzuak (Ur Hornidura eta Saneamendua). b) Hondakinen alorrean udalaren eskuduntzatik etorritako zerbitzuak. c) Bide garbiketa zerbitzua. |
Web |
Oharrak
2016ko urriak 13ko Osoko Bilkuran onartua.
2016/10/20-ko 199.zk GAOn argitaratuta.
Indarrean sartze-data: 2016/10/21.
Erlazionatutako dokumentuak