PALMERA MONTERO GUNEAREN ERABILERA ETA KUDEAKETA ARAUAK

Arlo arduraduna INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA
Onarpen data 2020-02-28
Indarrean sartze data 2020-10-22
Laburpena Palmera Montero Gunea udal titularitateko ekipamendu komunitarioa da, eta haren helburua da topaketa, komunikazioa, informazioa, herritarren parte hartzea eta elkartegintza bultzatzea.

Zentro zibiko horren izaera publikoak berekin darama pertsona guztientzat zerbitzu plurala izatea, inolako bereizketarik eta diskriminaziorik gabe ideologia, sexu, sinesmen, etnia, kultura edo izaera sozialagatik.

Palmera Montero Gunearen helburu nagusia da Irungo elkartegintzaren jarduerak bideratzea eta herritarrei zuzendutako jarduerak garatzea, doan eta modu irekian.

Irungo Udalak parte hartze saioak, hitzaldiak, erakusketak, herritarren topaketak eta interes orokorreko eta doaneko beste hainbat jarduera egiteko ere erabiliko du Palmera Montero Gunea. Barne jarduerak eta bilerak egiteko eta bere langileria prestatzeko erabiliko du halaber.
Web

Oharrak

- Behin-behineko onarpena Osoko Bilkuran: 2020ko otsailak 28.
- Behin-betiko onarpenaren eta testu osoaren argitalpena 2020ko irailak XXko XXX. zk. GAOn

Erlazionatutako dokumentuak

X