IZAERA SOZIALEKO ERROLDATZEA EGITEKO PROTOKOLOA

Arlo arduraduna GIZARTE ONGIZATE, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA ARLOA
Onarpen data 2016-11-29
Indarrean sartze data 2016-11-30
Legedia - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
- Arartekoaren 5/2011 Gomendio Orokorra.
- Udal Errolda kudeatzeari buruzko jarraibide Teknikoak, 2015/01/30-eko ebazpena
Laburpena Izaera sozialeko erroldatzeak honako printzipio hauek ditu abiapuntu:
- Irunen bizi direnek eskubidea eta betebeharra daukate benetan bizi diren helbidean erroldatzeko, etxebizitzaren titulartasunari buruzko eztabaida juridiko-pribatuak eta etxeari buruzko inguruabar fisikoak, higieniko-sanitarioak edo beste edozein izaeratakoak alde batera utzita.
- Etxegabeen kasuan alegiazko helbide bat erabiltzeko aukera dago, edo bizilekuaren benetako helbidea erroldan baliozko helbide bezala agertu ezin denean, erroldatuari helbide horretara komunikazio bat bidaltzea ezinezkoa izateagatik.

Ondorio horietarako erabilgarri dagoela ulertuko da udaleko gizarte-zerbitzuetako erabilgarria den honako zentro hau: Gizarte-jangela eta topagunea (Ama Mirarioetakoa, z.g.-20304 IRUN)

Izaera sozialeko erroldatzea baimendu ahal izango da, pertsonak honako betekizun hauek betetzen dituenean:
- Ohiz Irunen bizitzea.
- Inolako bizilekurik ez edukitzea edo azpibizitoki batean bizitzea (etxolak, karabanak,...), posta-helbide baten bidez identifikatu ezin denean.
- Udalaren gizarte-zerbitzuen aldetik arreta ematea; horrek berekin dakar banakako lan-plana onartzea.

Oharrak

2016ko azaroak 29ko Alkatetzaren 2011 zk. ebazpenez onartua.
2018ko irailak 4ko Alkatetzaren 1805 zk. ebazpenez aldatua.

Erlazionatutako dokumentuak

X