IRUNGO UDALAREN ZERBITZUAN ARI DIREN LANGILEEN ORDAINSARI ERREGIMENARI BURUZKO ARAUDIA

Arlo arduraduna GIZA BALIABIDEAK ETA ZERBITZU OROKORRAK
Onarpen data 2017-11-29
Indarrean sartze data 2018-01-01
Non argitaratuta 2017ko abenduak 22ko 243. zk. GAOn argitaratuta.
Legedia Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak
Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Legeak
Texto refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público (RDL 5/2015)
Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca.
Laburpena Araudi honen xedea da Irungo Udalaren zerbitzuan ari diren langileei aplikatu beharreko ordainsari esparrua arautzea, eta erakundeko lanpostu desberdinen balorazio teknikoari aplikagarri zaizkion jarraibideak eta irizpideak ezartzea.

Giza baliabideak kudeatzeko teknika bat da lanpostuen balorazioa, eta aukera ematen du erakundeko lanpostu desberdinen garrantzi erlatiboa zehazteko, postu horietan langileek beren gain hartutako erantzukizuna eta Erakundearentzat sortzen duten balio erantsia aintzat harturik, lanpostu horietan egiten den lana zein baldintzatan egiten den ahantzi gabe.

Irungo Udala bere lanpostuen balorazioa kudeatzen aritu da zeregin horretarako sortutako batzorde misto parekide eta iraunkorraren bidez. Besteak beste, erakundeko lanpostu desberdinen balorazio proposamen teknikoak organo eskudunari aurkezteaz arduratzen da batzorde hori, balorazio horiek zeregin horretarako prestatutako balorazio eskuliburuan jasotako irizpideen arabera egin ondoren. Era berean, enplegatu publikoen ordainsariak osatzen dituzten ordainsari kontzeptu desberdinetan islatzen diren faktore batzuk neurtzen dira, eta azkenean, balorazio espezifikoa egiten zaio lanpostu bakoitzari.

Funtzio publikoaren ordainsari erregimenari buruzko oinarrizko arau esparru berria onartu ondoren, eta erakundeko lanpostu inguruek nahiz lanpostu horien errealitateak izan duen bilakaeraren ondoren, komeni da orain arte indarrean dagoen eskuliburuan jasotako balorazio irizpideak eta faktoreak eguneratzea, eta Irungo Udalean aplikagarri diren ordainsari kontzeptu desberdinetatik sortutako zenbait alderdi arautzea.
Web

Oharrak

Hasierako onarpena:
- 2017ko uztailak 26ko Osoko Bilkuran onartua.
- 2017ko abuztuak 22ko 159. zk. GAOn argitaratuta.

Behin-betiko onarpena:
- 2017ko azaroak 29ko Osoko Bilkuran onartua.
- 2017ko abenduak 22ko 243. zk. GAOn argitaratuta.

Indarran sartzea:
- Araudi honen xedapenek indarrean hasten den hilabetearen hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera sortuko dituzte ondorioak.

Erlazionatutako dokumentuak

X