GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAREN BARRUAN DAUDEN GIPUZKOAKO ADMINISTRAZIOEN EREMUAN BIDAIARIEN ERREPIDE BIDEZKO GARRAIO-ZERBITZU PUBLIKO ERREGULARRAK HARMONIZATZEKO ERREGELAMENDUA
Arlo arduraduna | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA |
---|---|
Onarpen data | 2014-11-26 |
Indarrean sartze data | 2015-03-14 |
Non argitaratuta | 25/02/2015-ko 37.zk GAO |
Laburpena | Erregelamendu honen xedea da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen titulartasunekoak diren bidaiarien errepide bidezko erabilera orokorreko garraio-zerbitzu publiko erregularraren ematea era bateratu eta homogeneoan arautzea. Erregelamendu hau ezargarria izango zaie adierazitako garraio publikoko zerbitzua erabiltzen dituzten pertsonei eta zerbitzu hori ematen duten garraio-enpresa eragileei. Bidaiarien garraio-zerbitzua izaera publikokoa da, eta, hortaz, garraioa erabiltzeko eskubidea izango dute hala nahi duten pertsona guztiek, erregelamendu honetan eta errepideko bidaiarien garraioari buruz indarrean dagoen legeria ezargarrian erabiltzaileentzat jasotako baldintzak eta betebeharrak muga bakarrak direla. Garraio-zerbitzuaren titularra den administrazioak eskura dituen tresna guztiak erabiliko ditu pixkanaka-pixkanaka pertsona guztien irisgarritasun eta mugikortasuna bermatzeko. |
Web |
|
Oharrak
- 2014/11/26-ko Osoko Bilkuran onartua
- 2014/12/02-ko 235.zk GAO-n argitaratua hasierako onarpena
- Testu osoa argitaratua 25/02/2015-ko 37.zk GAO-n
- Indarrean sartzea 14/03/2015
- 2017/11/30-ko Osoko Bilkuran onartua aldaketak
- 2017/12/05-ko 232.zk GAO-n argitaratua aldaketen hasierako onarpena
- 2018/02/01-ko 24.zk GAO-n argitaratua aldaketen testua
Erlazionatutako dokumentuak