AISIALDIKO LOKALETAKO BIZIKIDETZARAKO ETA KUDEAKETARAKO PROTOKOLOA

Arlo arduraduna GAZTERIA ZERBITZUA
Onarpen data 2013-06-12
Indarrean sartze data 2013-06-12
Laburpena Protokolo hau hitzarmen gisa eratzen da; lokaletako erabiltzaileak beren borondatez atxikiko zaizkio hitzarmen horri eta hori betetzeko konpromisoa hartuko dute; horrek estatus bat eta udalaren laguntza bermatuko die. Lokalen jabeak protokolo horretan oinarri daitezke beren errentamenduak egiteko, eta bizilagunak ere bai, bizikidetza-bermea lortzeko.

"Gazteentzako aisia-lokalak" gazteak biltzeko lokalak edo tokiak dira, sarrera murriztukoak eta erabilera pribatukoak; bertara ez da publikorik biltzen, eta, han gauzatzen diren ekintzek -irabazi asmorik gabeak- kultura, aisia, dibertsioa, jolasa edo antzekoren bat izan behar dute helburu eta Protokoloari 5. eta 6. artikuluetan adierazten diren baldintzetan atxiki behar zaizkio.

"Gazteentzako aisia-lokalak" martxan jarri nahi dituztenek atxikimendu-dokumentu bat sinatu behar dute; dokumentu horren arabera, Protokolo honetako 5. eta 6. artikuluetan jasotzen diren gune fisikoen kokapen baldintzak eta baldintza teknikoak bete beharko dituzte, bai eta bizikidetzari buruzkoak ere.

Protokolo honen bitartez Udalaren asmoa ez da inola ere lokal horietarako jarduera lizentziarik edota baimenik ematea (erantzukizun eratorria lokal horien arduradunaren/en bizkar egongo da). Besterik gabe gune pribatu horiek duten opakutasunaren ondorioz sor litezkeen arriskuak murrizteko apustua da, eta, inplikatutako gazteek eta jabeek hartuak dituzten konpromisoez arduratzekoa.

Hori horrela, alde batetik, lehenago esan den moduan, lokalen erabilerak izaera nahiko pribatua duela, jarduera zehatzik gabea, eta etxekoen antzeko instalazioak eta ordutegiak dituztela kontuan harturik, horien araubidea I. Tituluan taxutzen da.

Bestalde, II Tituluak beste lokal batzuen erregulazioa ezartzen du, bizitegietara egokitutako erabilera ez garatzeagatik horien aktibitatea babestuko duen gaitasun-titutua lortu beharra dutelako.

Oharrak

Azken urteotan gure hirian antzeman da gazteek haientzako moduko gune pribatu baten premia dutela, ohiko lekuen asia-leku alternatibo gisa.

Behar horren ondorioz, lokal ugari sortu da; eta horietan biltzen da jendea, gazteak gehienetan, elkarrekin asia, dibertsio edo jolas ekintzak gauzatzeko. Lokal horiek ikaragarri hedatu izanak eta gaur egun duten erabilerak eragin izugarria dauka udalerriko dinamika sozialean; horregatik, beharrezkotzat jotzen da herritarren artean dauden interes desberdinak bateratu beharra, gatazka-egoerak saihestearren.

Jendearen behar horri erantzuteko lokalen ugaltze eta erabilerak, eta horrek udalerriko dinamika sozialean izan duen eraginak zera adierazten digu, trataera berezia behar duen gizarte fenomeno baten aurrean gaudela. Hori dela eta, gogoeta-lan handia egin da jarduera horiek nola karakterizatu eta gure lurralde-antolamenduko erabileren artean non sar daitezkeen erabakitzeko.

Ildo horretatik, baldintza batetik abiatu gara, hau da, orokorrean lokalak berariazko jarduerarik gabeko jende-multzo bat egoteko toki gisa erabiltzen direla, eta instalazioak eta ordutegiak etxeetakoen antzekoak izaten direla. Baina detektatu dira beste erabilera batzuk ere; eta erabilera horiek neurri batzuk ezartzea eskatzen dute, neurri prebentiboak zein zuzentzaileak, inplikatuta dauden beste alde batzuk -adibidez, etxeetako bizilagunak- errespetatuko badira.

Udalak batzuen eta besteen artean bereizi nahi luke; eta, alde batetik, positibotzat jotzen dituen ekintzak eta jarrerak saritu, lokal hauen egoera normalizatu dadin bultzatuz; eta bestetik, errespetugabeko edo tolerantzia gabeko gainerako jokabideak kontrolatu. Horiek horrela, kontuan hartuta lokalek erabilera nolabait ere pribatua edo etxekoa dutela, udalak aldeen artean adostutako irtenbide bat eskaini nahi du akordioen alorrean positiboak direla ulertzen den lokalei begira, horien bizikidetza errazteko; eta, bestalde, esaten dutenaren ordez benetan beste zerbait diren lokal horiei guztiei arau murriztaileak aplikatu.

Gogoeta horren guztiaren emaitza jaso da protokolo honetan; inplikatutako alderdi guztien interesak bateratzeko helburuarekin lokal horien erabilerak hartuko lituzketen bi eszenatoki desberdinak zehazten dituen dokumentua, alegia.

X