Ayuntamiento de
Buscador

Zergak Kudeatzeko Bulegoak eta Ondare Zerbitzuak osatzen dute Ogasun eta Ondare Zerbitzua.

Zergak Kudeatzeko Bulegoaren eginkizunak

  • Udalerriko zergapekoei buruzko informazioa eta zerga-erroldak eguneratuta edukitzea.
  • Zergen likidazioa egitea, une bakoitzean indarrean dauden zerga-onurak eta -salbuespenak aplikatuz, eta zergak eta tasak kobratzeko erroldak egitea.
  • Bere eskumeneko alorretan aurkezten diren erreklamazioen informazioa.

Kokapen-ikonoa

Zergak Kudeatzeko Bulegoa

Udaletxea - 1. solairua - San Juan 1

Tel. 943 50 53 12

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Arreta-ordutegia: Aurrez aurreko arreta, aurretik hitzordua hartuta (HAZ)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14h.

Zergak

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)

Katastroa aldatzea

  • Ondasun higiezinaren titulartasuna aldatzea:
    Udalak ondasunaren katastroko titulartasuna alda dezake, baldin eta ondasunaren eskualdatze-/eskuratze-eskriturak eta agiri publikoak aurkezten badira (batez ere epai judizialak, baldin eta legeria zibilaren/jurisprudentziaren arabera eragiketa eskritura publikoan formalizatu behar ez bada.).
  • Ondasun higiezinaren elementuren bat aldatzea:
    Udalak ezin ditu azalera-aldaketak, erabilera-aldaketak, eraikinaren antzinatasun-aldaketak eta abar egin. Aldaketa horiek egiteko, harremanetan jarri beharko da Tokiko Zergen Zerbitzuarekin (Hiri Katastroaren Atala).

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga (TMIZ)

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ)

Hiri lurren balio-igoeraren gaineko zerga (HLBGZ)

Ekonomi jardueren gaineko zerga (IAE)

Esteka interesgarriak

X