Zerga-ordainketa
Borondatez ordaintzeko aldirako, honako hauek hartzen dira kontuan:
- Autolikidazioa: Zerga bakoitzaren araudiak ezartzen dituen epeetan ordaindu beharko dira.
- Likidazioak: Hilabeteko epean, posta ziurtatuaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
- Erroldako ordainagiriak (hala nola OHZ, TMIZ edo EJZ) aldizkako jakinarazpen kolektiboko zorrak dira, eta zerga-egutegian ezarritako ordainketa-datetan ordaindu behar dira.
Gogoratu!
Erroldako ordainagiriak helbideratu gabe baldin badaude, posta arruntez bidaliko dira ordainagiriak ematen diren egunean udaletxean agertzen den helbide fiskalera. Legediak jasotzen du ezen, jasotzen ez baduzu, zuri dagokizula eskuratzea, eta, beraz, ezarritako epean ordaintzen ez bada, automatikoki sortuko da errekargua. Mesedez, egiaztatu helbide fiskala eguneratuta dagoela.
Ordainagiririk ez baduzu, Dirubilketa-departamentuan eska dezakezu, edo udalaren irun.org webgunean sar zaitezke, ordainketa-pasabidearen bidez ordaintzeko: