Ordainketak zatikatzea
Udal-zergak ezarritako ordainketa-aldian ordaintzen ez badituzu, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, atzeratzea edo zatikatzea eskatu beharko duzu.
Ordaintzeko epea amaitu baino lehen aurkezten baduzu eskaera, ez da sortuko aldi exekutiboko errekargurik. Geroratu/zatitu beharreko zorra segun zenbatekoa den, berandutze-interesa ordaindu beharko duzu.
Ondoren, zor-motaren arabera zer prozedura bete adierazten zaizu:
- TMIZ/OHZ ordaingariak (prozedura laburtua)
- Beste ordainagiri eta likidazio batzuk (prozedura arrunta)
- Ogasun Publikoko zorrak eta kredituak konpentsatzea
Udalaren alde konpentsatu ahal izango dira borondatezko nahiz exekutibozko dirubilketa kudeatzeko fasean dauden zorrak.
- Borondatezko epea: zordunak eskatu beharko du, edo hartarako adostasuna agertu.
- Epe exekutiboa: Alkatetza-Lehendakaritzak agindu dezake konpentsazioa, eta ofizioz egin eta zordunari jakinaraziko zaio.
Konpentsatzeko eskubidearen titularrak edo haren ordezkariak eskabide-orri orokorra aurkeztu beharko du, izenburu hau adieraziz: zorrak konpentsatzea, eta argi eta garbi zehaztu beharko du zer kreditu duen alde eta zein zor konpentsatu behar duen.
- Fidantzak eta abalak itzultzea
- Ordainagirien eta frogagirien kopia
- Epe exekutiboan ordaintzea
- Udal-zergen ordainketa Irungo Laboral Kutxan eta Kutxan
Lotura interesgarriak
