Plana gauzatzeko epeak
Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana (2021-2025)
Dokumentua egiteko epea 12 hilabetekoa da.
- 1. fasea:
"Analisi eta diagnostiko dokumentuak" idaztea. Bertan, egindako "landa lanari", "landa lanetik lortutako informazioaren" analisiari eta diagnostikoari eta proposatutako "herritarrek parte hartzeko prozesuari" buruzko dokumentuak jasoko dira. - 2. fasea:
2021-2025 HMJPren atariko bertsioa idaztea, "Helburu espezifikoen eta mugikortasun eszenatokien definizioa" barne, Energia Jasangarritasunerako Partaidetza Batzordean eztabaidatzeko. - 3. fasea:
HMJP 2021-2025 planaren hasierako bertsioa idaztea. Bertsio horretan jasoko dira, Udalak onartutako eta aurreko epigrafean deskribatutako mugikortasun helburu espezifikoak eta agertokiak ez ezik, "Jarduera proposamenak edo plana" eta "Jarraipen eta ebaluazio plana" ere, jendaurrean jartzeko. - 4. fasea:
HMJP 2021-2025 planaren behin betiko bertsioa idaztea. Hartan sartuko dira "Herritarren parte hartzearen emaitzak" eta "Alegazioei buruzko txostena idaztea", bai eta parte hartze publikoko aldian egindako txosten sektorialak ere.