Oinezkoen mugikortasuna
Hiriko joan-etorri gehienetan oinez mugitu beharra izaten dugu, baita automobilez joaten zarenean ere, zeren jatorritik helmugarako ibilbidearen zati txiki bat oinez egin behar baituzu, autora joateko adibidez, edo, gero, aparkalekutik, oinez joaten zara joan behar duzun tokira edo eraikinera ere.
Hirian bizi edo mugitzen garen guztiok erabiltzen ditugu oinezkoentzako azpiegiturak, eta, horrenbestez, gure hirietan hamarkada bat barru hiri-bizitzaren ohiturak izaten jarrai dezagun bermatzeko, aukera izan behar da azpiegitura horiek eguneko eta gaueko edozein alditan erosotasunez, segurtasunez eta gune osoan jarraitutasuna apurtuko duen oztoporik gabe erabiltzeko, eta, gainera, bideguneetan beste hiri-mugikortasuneko moduekin bateragarria eta orekatua izan behar du (Irungo HMJP 2010).