Letxunborro hiribidea 30 gunea

2010eko abenduan, Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Irungo Plana idatzi zen. Gaur egun, pixkanaka-pixkanaka, Udala Plana ezartzen ari da, Planetik bertatik sortutako hainbat programa eta neurriren bitartez, eta, programak martxan jartzen joateko, partaidetza publikorako tresna bat laguntzen ari zitzaion: Mugikortasun Mahaia, herritarren eta mugikortasun eragileen ordezkariek osatzen zuten foro bat, proposamenak eztabaidatzen eta adosten zituena. Berriki, ordea, Jasangarritasun Energetikorako Irungo Partaidetza Batzordea sortu da Mugikortasun Mahaiaren ordez.

Honako hauek ziren Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako 2010eko Planaren helburuak, besteak beste: "espazio publikoko bideetako segurtasuna handitzea", "hiriguneko isuriak gutxitzea", "zarata txikitzea" eta "bizikletaz egiten diren bidaien kopurua eta luzera handitzea".

Helburu horiek lortzeko, besteak beste, 2011ko abuztuan, “30 gune” direlako batzuk sortu ziren.

Irun, 30 hiria logoa

“30 gune” direlakoak osatzen zituzten kaleetan, ibilgailuek 30 km/h-ko abiaduran zirkula zezaketen gehienez ere. Zehazki, honako hauek ziren “30 gune” direlakoak: Zubi-Muxutik Dunboako kanalerainoko ardatza (Hondarribia kalea, Colón ibilbidea eta Nafarroa hiribidea) eta geltokiaren, Pio XII.aren, Luis Marianoren eta Argentinar Errepublikaren inguruko bizitegi eta merkataritza guneak.

Esperientzia ona izan zen, eta ibilgailu motordunen zirkulazioa nabarmenki arindu zen. Horregatik, kontuan izanik aurretik ere ibilgailuek gehienez ere 30 km/h-ko abiaduran zirkula zezaketela hiriaren erdialdea zeharkatzen duen ardatz nagusian eta Irunen oso kale gutxitan dagoela errei bat baino gehiago noranzko bakoitzeko, Mugikortasun Mahaiak 2012ko azaroan egindako bileran, ibilgailuek hiriguneko kaleetan gehienez ere 30 km/h-ko abiaduran zirkulatu ahal izatea proposatu zuen Mugikortasuneko, Bide Publikoko eta Obretako Arloak.

2013ko uztailean, ibilgailuek kale guztietan gehienez ere 30 km/h-ko abiaduran zirkulatu ahal izatea ezarri, eta Irun 30 hiria bihurtu zen: ordutik aurrera, ibilgailuek gehienez ere 30 km/h-ko abiaduran zirkula zezaketen hirigune osoan, salbu eta industrialak edo zirkulazioa egituratzeko ardatzak ziren bideetan; horrelakoetan, ibilgailuek gehienez ere 50 km/h-ko abiaduran zirkulatzen jarraitu ahal izatea proposatu zen, eta zegozkion seinaleak jarri ziren.

2020ko azaroaren 11n Zirkulazio Araudi Orokorraren azken aldaketa argitaratu, eta, 2021eko maiatzean, hiri barruko bideetako eta zeharbideetako abiadura mugen araudia indarrean sartu zen: ordutik, hiri barruko bideetan, oro har, ibilgailuek gehienez ere 20 km/h-ko abiaduran zirkula dezakete bideek galtzada eta espaloi plataforma badute, gehienez ere 30 km/h-ko abiaduran noranzko bakoitzeko errei bakarra badute, eta gehienez ere 50 km/h-ko abiaduran noranzko bakoitzeko bi errei edo gehiago badituzte. Hori dela eta, 2013ko uztailean “30 gune” direlakoetan sartu ez ziren zenbait bidetako abiadura muga aldatu zen.

X