IrunBus logoa

Aplikazio honek oinarrizko hiru erlaitz ditu, erabiltzaileari APPan nabigatzen duen bitartean laguntzen diotenak: "Linea", "Mapa" eta "Helmuga", bai eta menu bat ere, APParen informazioa eta lehenetsitako hizkuntza konfiguratu ahal izateko: euskara, gaztelania, frantsesa edo ingelesa.

Aukera bakoitza erabiltzen jakiteko tutoretza klasikoa eskaintzeaz gain, autobusak mapan kokatzeko aukera ematen duen geolokalizatzailearen baliabidea ere eskaintzen du APPak.

google play logoa

Deskargatu APPa

Android

iOS

Halaber, Irunbusen aplikazioak hiri linea guztietako ordutegietan sartzeko aukera ematen du. Besterik adierazi ezean, erabiltzaileak, hasieran, ordutegi eguneratua izango du bistan, hau da, igarotze denbora, zer ordutan dagoen kontuan hartuta. Hala ere, ez dago arazorik geltokiz geltoki kontsultatzeko, astelehenetik igandera autobusak zer ordutan igarotzen diren kontsultatzeko. Informazio hori APPari esker indartzen da; izan ere, "Geralekuraino gidatu" aukera barne hartzen du, eta, sakatzean, mapan barrena orientatzen du erabiltzailea, autobusaren jasotze puntura iritsi arte.

Aplikazioak dakarren beste berrikuntzetako bat da abisuak jasotzeko aukera. Jakinarazpen horiek erabiltzaileak edozein unetan aktibatu edo desaktibatu ahal izango ditu, eta zerbitzua aldatzea aurreikusten den uneetan, batez ere trafikoa desbideratzen denean, bidaiariei jakinarazteko balioko dute.

Azkenik, hirian ohikoenak diren tokien zerrenda osatu da. Oro har, interesguneak dira, hala nola ospitaleak, merkataritza guneak edo ikastetxeak. Horietan sakatuta, sistemak erabiltzailearen posizioa eta helmuga kalkulatuko ditu, bidaiariarentzako geralekurik erabilerrazena zein izango litzatekeen erraz ikusteko.

app irunbus adibide irudia 1

app irunbus adibide irudia 2

app irunbus adibide irudia 3

X