Txirrindularia bidegorrin paseatzen

Bizikletaren integrazioa etorkizuneko mugikortasunaren eta hiri-jasangarritasuneko politiken ildo estrategikoetako bat da, eta horretarako, oinarrizkoa izan behar du mugikortasunean duen eginkizuna indartzeko jarduketak egitea.

Alde batetik, ezinbestekoa da bizikleta-ibilbideen sare bat edukitzea, erabiltzaile berriek bizikletarekin konfiantza izan dezaten ohiko bidaia asko bizikletaz egiteko.

Sare nagusiarekin ezin da udalerri osoa zerbitzatu, beti egin beharko baita bidea bizilekutik edo eguneroko helmugetatik ibilbideetara hurbiltzeko, eta, era berean, ia ezinezkoa da sare bereizi bat diseinatzea, hiri-mugikortasuneko gainerako bitartekoetatik bereizita, eta, gainera, kontua ez da hiri-bideetan "kirola" egin ahal izatea; horietan, uneoro, oinez dabiltzanek izan behar dute lehentasuna.

Horregatik, zentzuzkoena da bizikleta garraiobide lehiakor eta seguru gisa integratzen joatea hiri-mugikortasuneko sisteman. Eta, horretarako, moduen arteko koexistentzian oinarrituta asmatu behar dira irtenbideak; horrela lagundu egingo da bide horietan trafikoa arintzen ere.

Txirrindularia bidegorrin

Nafarroa hiribidea txirrindak

Txirrindularia Kolon pasealekuan

X