1936an Fronte Popularrak lortutako garaipen demokratikoaren ostean, gure herrian Giza Eskubideen urratzeen adibide asko aurkitzen ditugu, batez ere 36ko Gerra, gerraostea eta Frankismoan zehar, larderiazko erregimenak oinarrizko eskubideen debekua eta zapalketa eman baitzuen gizartearen zati handi baten aurka.

Errealitate historiko hau, gainera, duela gutxi arte isilarazia izan da.

milizianoak

Irunen jasandako errepresio militarraren inguruko ikerketa ezek eta hiriaren historia errekuperatzearen beharrek argudiatzen dute honako proiektua.

Helburu zehatzak

  • Irungo errepresio militarra oinarri duten dokumentazioen lokalizatzea zein identifikatzea.
  • Fondo dokumental hauen ikertzea (dokumentuak, txostenak fitxategiak, sententziak, atxilotutakoen zerrendak eta heriotza erregistroak).
  • Udal Artxiboan bilaturiko dokumentazioaren osotasuna gordailutzea.
  • Memoria Historikoaren inguruko Web orri bat eratzea.
  • Errealitate historiko hau hirian zabaltzea.

Jarduerak

milizianak

milizianoak

X