2023/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi behaketak (Observaciones)
Hartzaileak Jarduerak Irungo saltegietan. Establezimendu handiak ez dira sartzen.
Baldintzak - 2022eko azaroaren 3etik 2023ko azaroaren 2ra bitartean amaitutako jarduketak eta aurreko deialdian baldintzak betetzen ez zituztenak, baliabide ekonomikorik ez zeudelako. Jarduketaren amaiera-datatzat hartuko da azken fakturan emandakoa, betiere lehen aipatutako daten artean datatuta.
- Baldin eta horiek guztiak dagokion udal-lizentzia edo -baimenarekin gauzatzen bdira, eta bertan ezarritako baldintzen araberakoak izango badira, eskatutako obra-amaierako dokumentazioa aurkeztea barne.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK OINARRIETAN**
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 02-11-2023
Beharrezko dokumentazioa - IFKren fotokopia
- Eskatzailearen edo enpresa/kolektibo eskatzailearen arduradunaren NAN/AIZaren fotokopia.
- Enpresa/kolektiboa dagokion erregistroetan inskribatu den ziurtagiria.
- Instalazioaren/obren ezaugarrien laburpen-orria (eredu espezifikoaren arabera) eta aurrekontua.
- Obra-amaierako ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak sinatua, obrak dirauen bitartean ikuskapen tekniko hori nahitaezkoa izan bada (derrigortasuna lizentzia-akordioan jasoko da).
- Dagokion faktura xehatua ordainagiriarekin batera:
* Fakturan ez badira zehaztutako xehetasunak jasotzen, eskatutako datuak jasotzen dituen aurrekontua aurkeztu beharko da.
* Eskudirutan 1.000 €-tik beherako eragiketetan bakarrik ordain daiteke. Kasu horretan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da fakturaren ordainketa/kobrantza.
* Ordainketa geroratuen kasuan: bezeroak sinatutako eta onartutako aurrekontua, eta enpresa kontratistak eta bezeroak adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua.
- Banku-ordainagiria. Fakturaren edo ordainagiriaren titulartasuna EZ badator bat eskatzailearenarekin, bi pertsonen arteko harremana justifikatu beharko da (jatorrizko kontuaren titularkidetasuna, bigarren mailarainoko ahaidetasuna, bizikidetza...).
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eredu normalizatuaren araberako eskaera orria; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da (eskatzailearena ez den beste izen bat adierazten baldin bada, kontu horren kotitularitatea egiaztatu beharko da), diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data).
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera).
- Ordezkariaren/eskatzailearen zinpeko adierazpena, eredu normalizatuaren arabera, jasotako beste laguntza eta diru-laguntza batzuei buruz eta horien kopuruak, emateko egindako ebazpenekin batera.
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
Irisgarritasuna hobetzea establezimendu komertzialetan (igogailuak edota igogailu bereziak instalatzea, arranpak, lokalen irisgarritasuna hobetzeko bestelako obrak...)

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO MAXIMOA:
Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %30a, 2.400 euroko mugarekin.

TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X