2023/ JOSE ANTONIO LOIDI IKERKETA BEKA
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 9.000 euro (gordinak) |
Hartzaileak | Unibertsitateko graduatuak EGA edo baliokidearekin |
Baldintzak | - Eskatzaileak unibertsitate gradua izan behar du (taldeak: kideen artetik ERDIAK GUTXIENEZ). - Eskatzaileak euskal gaitasuna justifikatu beharko du: EGA, C1, HE3/PL3 (taldeak: taldekide GUZTIEK). - Taldeen kasuan zuzendari arduradun bat izendatu beharko da. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 27-03-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | PROIEKTUARI LOTURIKO DOKUMENTAZIOA - Eskaera orria (modeluaren arabera) - Preoiektu zehaztua (gehienez 15 orri) IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA - NAN - Unibertsitate titulua - Euskara (EGA, C1, HE3/PL3 edo baliokidea) Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da: - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera), ikertzaile bakoitzarentzat. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Erantzukizunpeko adierazpena (ereduaren arabera), ikertzaile bakoitzarentzat. |
Web |
Oharrak
AZTERKETA ARLOAK
José Antonio Loidik bere bizitzan zehar azterturiko arloak: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasungintza publikoa, hidrologia eta botanika.
BEKAREN EZAUGARRIAK:
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka adjudikatzen den egunetik hasita.
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
ORDAINKETAK
Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren %40, beka ematen zaionetik sei hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu ondoren, 7.2. oinarriaren arabera.
- Gainerako %20, bekaren bukaeran, lana aurkeztu ondoren.
Lana bukatuko ez balitz bekadunak emandako diru guztia itzuli beharko lioke Udalari, sortutako kalte eta galerengatik Udalak eska dezakeen indemnizazioaren kaltetan gabe. Ikerlanak sor ditzakeen gastuak bekadunaren kontura joango dira.
* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *
Harreman eta informaziorako helbideak:
Helbide postala: Irungo Udala - Euskara Arloa
José Antonio Loidi Beka
San Juan Harria plaza, 1
20304 Irun (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa:euskara@irun.org
Telefonoa: 943505272
Web gunea: http://www.irun.org/eu/euskara
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2021/ "JULIA IRURETAGOYENA" IKERKETA-BEKA
- 2022/ "RIBERA" TANDEM-IKERKETA BEKA
- 2022/ “IÑIGO MUGURUZA” MUSIKA-IKERKETA BEKA
- 2022/ ARTE-SORKUNTZA ETA -TRUKAKETA BULTZATZEKO ARTISTENTZAKO LAGUNTZAK
- 2022/ HAURREN, NERABEEN ETA GAZTEEN ESPARRUKO IKERKETA BEKA "GazteARTEan 2022"
- 2022/ IRUNGO HISTORIARI BURUZKO XVI. "SERAPIO MUGICA" IKERKETA BEKA
Datuen Babeseko info. gehiago