2023/ HIZKUNTZA PAISAIA EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 15.000,00 euro.
Hartzaileak Irungo merkatari, ostalari nahiz enpresarioak.
Baldintzak - Euren establezimendua Irunen duten merkatariak eta ostalariak.
- Enpresa Irunen duten enpresarioak edo/eta autonomoak.
- Irunen jarduten duten elkarteek edo/eta erakundeek.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 31-10-2023
Beharrezko dokumentazioa - Diru-sarreren eta gastuen kontu justifikatibo xehatua (eredu normalizatuaren arabera)
- Proiektua deskribatuko duen memoria zehaztutako ereduaren arabera (HIZPA inprimakia)
- Aurkeztutako elementu(ar)en zerrenda, jarduera-eremuaren arabera.
- Faktura eta justifikanteen zerrenda dirulaguntzaren onuraduraren izenean (eredu normalizatuaren arabera), ordainketa-data adieraziz.
- Dirulaguntzaren xedea bete dela erakusten duen lagina:
* Jarritako elementu(ar)en argazkia(k).
* Web orriaren esteka, egonez gero
* Emanaldiaren grabazio laburra, esatarien kasuan soilik.
* Publizitate iragarkia erabilitako bertsioan (papera, bideoa...).
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
- Dirulaguntzaren xede den elementua euskara hutsean egiteagatik aurkeztutako aurrekontuaren %75eko dirulaguntza emango da jarduera-eremu bakoitzeko. Dirulaguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da jarduera-eremu bakoitzeko.
- Dirulaguntzaren xede den elementua euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik aurkeztutako aurrekontuaren %50eko dirulaguntza emango da jarduera-eremu bakoitzeko. Dirulaguntza, gehienez ere, 600 eurokoa izango da.
- Esatarien jarduera-eremuaren kasuan, aurkeztutako aurrekontuaren %100eko dirulaguntza emango da, orduko prezioa gehienez 40 eurokoa izango delarik.
Hala ere, eskatzaileak gehienez 1.500 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du jarduera-eremu guztietarako.

X