2023/ EUSKARAZ BAIETZ! IRUNGO IKASTETXE, INSTITUTU ETA ELKARTEETAN EUSKARAREN ERABILERA INDARTZEKO EGITASMOETARAKO DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 31.235 €. Geh. 3000€/Eskatzaileko.
Hartzaileak Ikusi oharrak
Baldintzak Ikusi oharrak
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 09-06-2023
Beharrezko dokumentazioa - Proiektuaren deskribapena ("Euskarako Dirulaguntzak - EB inprimakia" ereduaren arabera).
- Kontu justifikatiboa - Balantzea (eredu orokorraren arabera).
- Faktura eta egiaztagirien zerrenda (eredu orokorraren arabera).
- Fakturak erlazionatutako kontzeptu guztiekin, ordainketa-frogagiriarekin batera, eta ordainketaren agindu-emailea, onuraduna eta zenbatekoa jaso beharko ditu.
Web

Oharrak

JARDUERA ESPARRUAK
1. Jarduera esparrua.
Euskararen erabilera eta hizkuntzarekiko motibazioa sustatzeko estrategiak bideratzeko ikastetxeek, institutuek eta guraso elkarteek antolatutako eskola orduz kanpoko egitasmoak eta ekintza osagarriak honako esparru hauetan:
- Ahozko eta idatzizko adierazpena.
- Irteerak/Txangoak.
- Aisialdia/Kanpo ekintzak.
- Xede bera duten beste egitasmo batzuk.
- Bazkal osteko aisia.

2. Jarduera esparrua.
Hizkuntza Indartzeko Programan parte hartzen duten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat euskara sustatzeko eta indartzeko antolatzen diren eskola-orduz kanpoko egitasmoak.
Euskararekin zerikusia ez duten ekintza osagarriak jasotzen dituzten eskariak diru-laguntza lerro honetatik bereiz daitezke eta sartu egokien duen Udal honetako Hezkuntza Saileko batean. Bideratze horren berri emango zaio eskatzaileari.

3. Jarduera esparrua.
Udako hilabeteetan (uztaila eta abuztua) garatuko diren egitasmoak.

HARTZAILEAK
Irungo:
- Haur Hezkuntzako ikastetxeek (2. zikloa).
- Lehen Hezkuntzako ikastetxeek.
- Bigarren Hezkuntzako institutuek.
- Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) aurrera daramaten DBHOko institutuek.
- Guraso Elkarteek.

BALDINTZAK
- Egitasmoak ikastetxeko ikasturteko planean txertaturik egongo dira (ikastetxeen kasuan).
- Berariazko Oinarri hauetan zehaztutako 2. jarduera esparruan parte hartzeko, gutxienez ikasleen % 11k parte hartu behar du Hizkuntza Indartzeko programan.
- Entitate eta elkarteen kasuan, Udalarekiko interlokutorea beti izango da erregistroan ordezkari gisa inskribatutako pertsona/k.

X