2023/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | Ikusi Oharrak |
Hartzaileak | Irungo etxebizitzetan egindako ekintzak |
Baldintzak | - “Etxebizitzetan kanpo-arotzeria kristalduna berritze” eta “Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan” kasuetan udal lizentzia beti da beharrezkoa. - "Etxebizitzetako galdarak berritze (ACS edota berokuntza)”eta "Aerotermia bidezko klimatizazio-instalazioak" kasuetan udal lizentzia behar da kasuaren arabera. Ez da beharrezkoa hirigintza-lizentziarik izatea, baldin eta galdara ordezkatze hutsa bada eta ez bada inolako egokitzapenik egin behar. - Lizentzia beharrezkoa den kasuetan, diruz-lagunduko dira soilik lanak hasi baino lehen udal baimena lortu duten jarduerak. 2022eko azaroaren 3etik 2023ko azaroaren 2ra bitartean amaitutako jarduketak eta aurreko deialdian baldintzak betetzen ez zituztenak, baliabide ekonomikorik ez zeudelako. Jarduketaren amaiera datatzat hartuko da jarduketari lotutako azken fakturaren jaulkipen-data **BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN** |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 02-11-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta banku-ordainagiriak. *Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak. *Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, instalazioa edo hornidura egin duen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza. *Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta) Etxebizitzaren maizterrak, alokairuan bizi den pertsonak, egiten badu eskaera: - Alokairu kontratua. - Etxebizitzaren jabearen baimena. a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan: - Etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketaren AURREKOA ETA OSTEKOA, eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskripzioen frogagiriak. b) Kanpo-harotzeria beireztatua berritzea (leihoak edo lehio-ateak) etxebizitzetan. - Erabilitako beirari buruzko informazioa: *Jartzen diren leiho berrien argazkiak, haiek identifikatzeko moduan. *Ug Transmitantzia termikoaren entseguen emaitzak *Instalatutako beiren pegatina justifikagarriak (jatorrizkoak edo fotokopiak) edo eskaeraren albaranak. - Instalatutako leihoetako markoei buruzko informazioa (CE markatzeko etiketak). c) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan. - Instalazioaren ziurtagiria, ereduaren arabera - Instalatutako galdararen etiketa energetikoaren argazkia. d) Aerotermia bidezko klimatizazio-instalazioak Begiratu berariazko eranskinean. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eredu normalizatuaren araberako eskaera; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da (eskatzailearena ez den beste izen bat adierazten baldin bada, kontu horren kotitularitatea egiaztatu beharko da), diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data). - Eskatzailearen NAN/AIZ. - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera). |
Web |
|
Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan. Aipatutako jarduketak diruz laguntzeko modukotzat hartzeko, eraikinaren berokuntzarako urteko guztizko energia eskaria, ziurtagiri energetikoak egiaztatzen
duena, % 30 jaitsi beharko da gutxienez jarduketen aurrekoaren aldean.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, 1.500 euroko mugarekin.
b) Kanpo-arotzeria beiraztatua berritzea (leihoak edo leiho-ateak) etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, leihoen m2 bakoitzeko 400 euroko mugarekin, eta nolanahi ere, etxebizitzako 1.500 euroko mugarekin (begiratu xehetasunak oinarrietan).
c) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa:
* Kondentsazio-galdaren kasuan, galdararen kostuaren % 15, 300 euroko mugarekin. Galdarak instalatzeko behar diren obren kostua ez da kontuan hartuko.
d) Aerotermia bidezko klimatizazio-instalazioak
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: 3.600 euroko muga. Eskulanaren kostua ez da kontutan hartuko diruz lagundu daitekeen gastua kalkulatzean. Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak inolaz ere ez dira hartuko kontuan.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Baldintza Orokorrak / Condiciones Generales [PDF]
- 2. Berariazko eranskina / Anexo Específico [PDF]
- 3. Eskari-Orria / Hoja de Solicitud [DOC]
- 4. Ardurapeko aitorpena / Declaración Responsable [DOC]
- 5. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de otros ingresos [DOC]
- 6. Instalazioaren egiaztagiria (Galdarak) / Certificado instalación (Calderas) [DOC]
- 7. Instalazioaren egiaztagiria (Aerotermia)/Certificado instalación (Aerotermia) [DOC]
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2023/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
- 2023/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: PROIEKTUAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EGITURA BIRGAIKUNTZARAKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTOKIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
Datuen Babeseko info. gehiago