2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 100.000 euro |
Hartzaileak | Etxebizitza eraikinen jabeen Komunitateak |
Baldintzak | 2022eko azaroaren 3etik 2023ko azaroaren 2ra bitartean amaitutako jarduketak. Ez dute diru-laguntzarik jasoko lehenago aurkeztutako proiektuek, espediente aministratiboren baten xede badira. (ikusi gainerako baldintzak oharretan) |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 02-11-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Diruz laguntzen diren lanak egiteko proiektu osoa, aurrekontua xehatuta. - Jabeen elkarte edo erkidegoak egin beharreko lanak egiteko proiektua kontratatzeko eta lanak egiteko beharrezkoa den obra lizentzia eskatzeko hartzen dituen erabakien ziurtagiria –erkidegoaren administrari edo presidenteari dagozkion erabakiak formalizatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta beronen ordainagiria egiteko ahalmena eman ere egin beharko du. - Proiektuak zehazten dituen lanak egiteko lizentziaren eskaeraren kopia. - Dirulaguntzaren xede den proiektuaren idazketari dagokion faktura eta hura ordaindu izanaren egiaztagiria. EIT-ITE oraindik ez bada aurkeztu, gainera: - EIT-ITE kontratatzea erabakitzeko eta presidente edo administrariari kontratazioa formalizatzeko ahalmena emateko ziurtagiria. Inguratzaile termikoa (fatxada/teilatuen isolamendua) hobetzeko proiektuen kasuan, gainera: - AURREKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiria. - PROIEKTUTAKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eredu normalizatuaren araberako eskaera; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da (eskatzailearena ez den beste izen bat adierazten baldin bada, kontu horren kotitularitatea egiaztatu beharko da), diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data). - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera). |
Web |
|
Oharrak
LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK ETA BETEKIZUNAK
Bizitegi eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko proiektu teknikoak:
- Igogailuak lehen aldiz instalatzeko edo 0 mailara jaisteko lanak eta jasogailu bereziak instalatzeko lanak, hala nola plataforma bertikalak, eskailerak igotzeko plataforma edo aulkiak edo kidekoak instalatzekoak) zehazteko proiektu teknikoak. Ez dira diruz lagunduko instalazioak ordezkatzeko eta/edo mantentzeko lanak
- Diruz laguntza jasoko duten jarduerak 2000. urtea baino lehen eraikitako eraikinetan egin beharko dira eta eraikinek, oro har, etxabea eta bi solairu izan beharko dituzte gutxienez (mugikortasun urriko pertsonak edo 70 urte baino gehiagoko pertsonak bizi badira, ez da eraikinaren antzinatasunik edo gutxieneko solairu kopururik exijituko).
- Ez dira diruz lagunduko Familia bakarreko edo bi familiako etxeetan, etxe bakartuetan edo elkarri atxikitako etxeetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak.
BAZTERTZEAK
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak, hala nola, apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak.
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, eta Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan.
ZENBATEKOA
- Dirulaguntzen zenbatekoa diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren ehuneko hogeita hamarrekoa (% 30ekoa) izan ahalko da
gehienez ere, edo 2.000 eurokoa.
- Diruz lagundu daitekeen aurrekontutzat hartuko da fakturan aurkeztutako proiektua idazteagatiko kostuaren zenbatekoa.
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarrien kostua ez da hartuko kontuan diruz lagundu daitekeen aurrekontua kalkulatzeko.
- Eskatutako lizentzia ematearekin batera ordainduko da dirulaguntza, dokumentuaren egokitasuna egiaztatzen duten txosten teknikoak egin ondoren.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz, dagokion eranskinean besterik xedatzen ez bada.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2023/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
- 2023/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EGITURA BIRGAIKUNTZARAKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTOKIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
Datuen Babeseko info. gehiago