2023 Eskaera/ IRUNGO MIKROENPRESA INDUSTRIAL ERALDATZAILEAK SOFT DIGITALIZAZIORAKO LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 32.000,00 euro Gehieg 5.000€/eskaera
Hartzaileak Sortu berri diren enpresak eta ireki berri diren establezimenduak.
Baldintzak Ikusi behaketak (Observaciones)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 31-10-2023
Beharrezko dokumentazioa - Berariazko inprimakia, memoria eta aurrekontua jasotzen dituena.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin eta ezaugarri hauek betetzen dituztenak:
Enpresaren ohiko jarduerarako eta negozioak kudeatzeko softwareak erostearen ondoriozkoak:
- Merkatuan dauden informatika-aplikazioak eta softwarea, eta lizentzia.
- Enpresa kudeatzeko sistema aurreratuak: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantentze-lan prebentiboa, hornidura-katearen kudeaketa logistikoa, administrazio- eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa.
- Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM, CAE, PDM, DMF motako aplikazioak jartzea).
Inolaz ere ez dira gastutzat eta inbertsio hautagarritzat hartuko honako hauek:
- Eskatzaileak berak edo taldeko enpresek egindako lanak.
- Mantentze-gastuak, lizentziak berritzea, eguneratzeak eta/edo aldaketak.
- Informatika garatzeko aholkularitza-zerbitzuak.
Zeharkako zergak ere (BEZa) ez dira diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko.
Irungo Udalak ordainketa bakarrean ordainduko du dirulaguntza, diruz lagundutako gastua atal honetan adierazitakoaren arabera justifikatu ondoren.
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, fakturan edo gastua frogatzen duen antzeko agiri batean agertzen den zerga-oinarriari dagokion zenbatekoa bakarrik hartuko da kontuan. BEZa eta bestelako zergak kanpo geratuko dira.

X