2023 Eskaera/ IRUNGO IKASTETXEETAKO GURASO ELKARTEEN EKINTZETARAKO DIRULAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 8.000,00 euro
Hartzaileak Irakaskuntza ez-unibertsitarioko Irungo ikastetxeetako Guraso Elkarteak.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/eu/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 27-03-2023
Beharrezko dokumentazioa - Aurrekontua (eredu orokorraren arabera).
- Proiektuaren deskribapena (berariazko ereduaren arabera "Hezkuntzako Diru-laguntzak - Proiekturako Gida").
- Elkarteen estatutuak
- Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria, proiektua dagokion OOGk onetsi duela ziurtatzen duena.
- Adingaberekin ohiko kontaktua ekartzen duten jardueren kasuan, jarduera hauen errealizazioa dagokion pertsonal guztiak 1/1996 Lege Organikoko 13.5 artikuluan aurrez ikusitako baldintzak betetzen dituen adierazpen arduratsua.
Web

Oharrak

ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
a)Laguntzak emateko, lehentasunezkoak izango dira honako arlo hauek:
- Guraso Eskolak.
- Lan, familia eta eskola-bizitza kontziliazio programak
b)Laguntzak emateko, honako irizpide hauek erabiliko dira:
- Lehentasunezko arloen artean egotea. Kontzeptu honengatik 10 puntu.
- Proiektuan parte hartuko duen guraso kopurua; horretarako, talde txikietan parte hartzen duen guraso bakoitza 5 puntu kontatuko delarik eta deialdi orokorraz jarduetan parte hartzen duen guraso bakoitza 0,5 puntu kontatuko delarik. Kontzeptu honengatik gehienez 15 puntu emango dira eta banaketa proportzionalaren bitartez asignatuko dira, horretarako, hedapen handiena izan dezakeen proiektua oinarritzat hartuz.
- Aurrekontua/parte hartzaile kopurua erlazioa, 6 €/parte hartzaile edo frakzio bakoitzeko puntu bat emango da, gehienez 15 puntu arte.
- Bat etortze maila programaren helburuen, programaren edukinen eta ezarritako aurrekontuaren artean, gehienez 10 puntu arte.
- Subentzioa eskuratzeko eskari bakoitzak gutxienez 15 puntu eta 10 partaide lortu beharko ditu.
- Proiektu bakoitzaren puntu kopurua lortu ondoren (0tik 50ra) proiektuei emandako puntu guztiak batuko dira eta proportzionalki emango zaio subentzioa.
- Nolanahi ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa baino gehiago. Eskatutako kopurua eskaera-inprimakian adierazten dena izango da.

X