2023 Eskaera/ IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEEI KALE KATUEN TALDEAK ANTZUTZEKO PROGRAMARAKO DIRU-LAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 11.600,00 euro. |
Hartzaileak | Ikusi behaketak (Observaciones) |
Baldintzak | - Legez osatua eta halakotzat erregistratua dagoen irabazi asmorik gabeko elkartea izatea. - Helburu nagusia, bere estatutuetan jasoa, animalien defentsa eta babesa izatea. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 27-03-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Sarreren eta gastuen aurrekontua (eredu orokorraren arabera). - Proiektuaren memoria eta burutatako jardueren laburpena (berariazko ereduaren arabera). - Balorazio irizpideak egiaztatzen dituen dokumentazioa. - "Elkartearen jardueraren kokalekuari buruzko" taula (berariazko ereduaren arabera). |
Web |
|
Oharrak
ONURADUNAK
Animalia abandonatuekiko arreta eta zaintza sutatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeak.
ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
- Ibilbidea, esperientzia eta espezializazioa bere jarduerak helburu dituen animaliekiko arretan. 20 puntu gehienez.
- Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna eta egokitasuna, kontuan harturik ingurunearen ezagutza maila, diagnostikoa edo/eta eragina jardueren animalia onuradunen kopuruari dagokionean, zein baldintzatan eta zein kalitaterekin garatuko diren, hori guztia diruz lagundutako jarduerarekin bat. 20 puntu gehienez.
- Katuak harrapatu, esterilizatu eta askatzeari buruzko txostena aurkeztea. KES metodorako erabilitako baliabide materialak eta praktikan jartzea zehazten dituena. 10 puntu gehienez.
- Kale-katu esterilizatuen zerrenda, haien deskribapen fisikoaren bidez identifikatuta (ilaje-kolorea, begien kolorea, ezaugarri fisiko garrantzitsuak, etab.). 5 puntu gehienez.
- Irungo Auzo bakoitzean dauden katuen guztizko kopurua, urte honetan egingo duen jardueran. (eredu normalizatuaren arabera). 10 puntu gehienez.
- Lurralde-kokapenaren zerrenda zehatza, diru-laguntzaren xede den jarduera urte honetan Irungo zein auzotan egingo den zehaztuta. (eredu normalizatuaren arabera). 10 puntu gehienez.
- Faktura bidez justifikaturiko antzutze kopurua, aurreko ekitaldian eta Irungo auzoen jarduera-eremuan (eredu normalizatuaren arabera). 20 puntu gehienez.
- Elkarteak animalien babesarekin aurreko ekitaldian gauzatu dituen ekintzen zerrenda zehatza (azoka solidarioak, zozketak, feriak, etab.) edo Udalarekin edo bestelako erakundeekin elkarlanean egindako hainbat kontzientziazio-kanpainatakoa, hala nola, animaliak abandonatzeari edo horiek antzutzeari, kaleko katu-kolonien edo abandonatutako animalien arretari buruzkoak. Puntu 1 egindako jarduera mota bakoitzeko, gehienez 5 puntu.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Deialdia - Baldintza orokorrak / Convocatoria - Condiciones generales [PDF]
- 2. Deialdia - Berariazko eranskina / Convocatoria - Anexo específico [PDF]
- 3. Aurrekontua (eredu orokorra) / Presupuesto (modelo general) [DOC]
- 4. Memoria (berariazko eredua / modelo específico) [DOC]
- 5. Elkartearen jardueararen kokalekua / Tabla localización actividad asociación [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago