2023 Eskaera/ IHAUTERIETAKO KONPARTSETARAKO IZEN-EMATEA ETA DIRULAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 20.300,00€ |
Baldintzak | Laguntza hauek eskatzeko eskubidea izango dute pertsona fisikoek; auzo elkarteek; kultur, kirol, hezkuntza, aisia eta atsegin hartzeko elkarteek, zeinak konpartsetan eratuta, desfileetan eta 2023ko Irungo Inauterietako beste jardueretan parte hartuko baitute |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 25-11-2022 |
Epe amaiera data | 27-12-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - Izen-emate eta diru-laguntza eskaerarako eskaera-orria (erantsitako ereduaren arabera). - Gutxienez 150.000 €-ko estaldura duen Erantzunkizun Zibilaren Asegurua izatearen Ziurtagiria (erantsitako ereduaren arabera). |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
Oharrak
- Ekitaldi desberdinetan parte hartzeko, Konpartsek ematen zaien ordena jarraitu beharko dute. Orden hori zozketa bidez erabakiko da otsailaren 1ean, eguerdiko 13,00etan, Kultura eta Kirol Arloan, Urdanibia plazako ospitale Zaharrean.
- Udalak dirulaguntza batzuk ezartzen ditu, antolatutako ekitaldietan taldeen parte-hartzea bultzatzeko asmoz.
Kide kopuruaren arabera lau azpitalde egongo dira:
A Azpitaldia: 50 eta 79 kide bitartekoak.
B Azpitaldia: 80 eta 120 kide bitartekoak.
C Azpitaldia: 121 kide baino gehiagokoak.
Modalitate honetan parte hartzen dutenek jasoko dituzten dirulaguntzen kopuru maximoak ondorengoak izango dira:
A Azpitaldia: 840,00 euro
B Azpitaldia: 1.100,00 euro
C Azpitaldia: 1.210,00 euro
Inauterietako larunbateko edo igandeko desfilean soilik parte hartzen duten A, B eta C mailetako Konpartsei zenbateko osoaren %50a ordainduko zaie konpartsa osatzen duten kideen arabera.
A Azpitaldia: 420,00 euro
B Azpitaldia: 550,00 euro
C Azpitaldia: 605,00 euro
Gurdirik edo proportzio handiko elementu mugikorrik (furgonetak edo antzekoak) ez izateaz gain, musika elektronikoko ekiporik ez duten konpartsen kasuan, konpartsa bakoitzaren mailari dagokion zenbatekoaren %60eko murrizketa aplikatuko zaio.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ordainketa bakar batean ordainduko da, eta horretarako, jarduera-programa egoki bete dela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, betiere deialdii hauetan jasotakora doituta (ikusi erlazionatutako fitxan justifikaziorako informazioa eta inprimakiak)
***DEIALDIAREN XEHETASUN GUZTIAK ERANTSITAKO DOKUMENTUAN.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago