2023 Eskaera/ GAZTE-ELKARTEEN ETA HAURREN, NERABEEN ETA GAZTEEN ESPARRUAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEEN JARDUERAK, UDALEKU ETA KANPAMENDUAK ANTOLATZEKO DIRULAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 23.900,00 euro. |
Baldintzak | Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzetan aukera izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte gazteelkarteek eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteek. a) Irunen errotuta egonda deialdi honen arlo zehatzetan jarduerak egiten dituzten eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteek eta gazte-elkarteek. b) Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Irunen errotuta ez dauden erakundeek, baldin eta beren jardueraren zati nabarmena udalerri honetan egiten badute. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/eu/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 27-03-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Aurrekontua (eredu orokorraren arabera). - Balorazio-fitxa eta diru-laguntzak emateko irizpideak (berariazko ereduaren arabera). - Memoria (berariazko ereduaren arabera). - Erakunde eskatzailearen estatutuak eta kurrikulua: taldekide-kopurua, monitore- kopurua (xehatu Denbora Libreko titulu homologatuak), helburuak, jarduerak, etab. |
Web |
|
Oharrak
Irungo udalerriko haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteentzako eta gazte-elkarteentzako laguntza ekonomikoen lehia-erregimeneko emakida arautzea, programak eta jarduerak garatzeko, betiere haien proiekzioagatik eta interesagatik Irungo Udaleko Gazteriako Ordezkaritzaren helburuekin bat egiten badute. Jarduerek eta/edo programek zuzeneko lotura izan beharko dute gazteen interesak sustatzearekin, haien ekimena eta herritar erantzunkide eta proaktibo gisa parte hartzeko sena garatzeko, eta autonomia sustatu beharko dute, hezkuntza ez-formalaren, sorkuntza artistikoaren, aisialdiko jardueren, elkarteen barruko lanaren eta udalekuen eta /edo kanpamentuen antolaketaren bidez.
Diru-laguntzen lerro honetatik kanpo geratzen dira kultur-jarduerei zuzenean lotutako gastu guztiak, baita jarduera horiek garatzeko eta egiteko behar diren materialak erostekoak ere. Era berean, kanpoan geldituko dira udal arloen edo udalaz gaindikoen eskumentzat hartzen diren orotariko jarduerak (tartean, laguntza jarduerak) egiteko gastuak.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Deialdia - Baldintza orokorrak / Convocatoria - Condiciones generales [PDF]
- 2. Deialdia - Berariazko eranskina / Convocatoria - Anexo específico [PDF]
- 3. Aurrekontua (eredu orokorra) / Presupuesto (modelo general) [DOC]
- 4. Memoria (eredu orokorra / modelo general) [DOC]
- 5. Memoriarako Gida / Guía para la Memoria [DOC]
- 6. Ebaluaketa fitxa (berariazko eredua) / Ficha de evaluación (modelo específ.) [DOC]
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago