2023 Eskaera/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZA NOMINATIBOAK, HUMANITARIOAK EDO LARRIALDIKOAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hartzaileak Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak
Baldintzak 2023rako onartutako udal-aurrekontuaren arabera, diru-laguntza izendunen lerro honetako erakunde onuradunak honako hauek dira:
- Euskal Fondoa
- GKE Behar Bidasoa
- GKE D.O.A. (Denok Osasunaren Alde)
- GKE Gure Laguntza
- GKE Proyde-Proega
- GKE Tadamum
- GKE Taupadak
- GKE Txingudi Vida
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/eu/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 02-02-2023
Epe amaiera data 31-12-2023
Beharrezko dokumentazioa - Gauzatu beharreko proiektua deskribatuko duen memoria egokituko da "COOP1 Inprimakia - Diru-laguntzen eskaera garapen-lankidetza proiektuetarako".
- Eskaera egiten duen erakundearen arduradunaren NANaren fotokopia eta hura legez ordezkatzen duela azaltzen duen ziurtagiria.
- Erakunde eskaera-egilearen Estatutuak eta curriculuma: kideak, helburuak, garatutako jarduerak, eta abar.
- Identifikazio Fiskalaren Kodearen dokumentuaren fotokopia.
- Azkeneko ekitaldiko gainditutako Urteko Kontuak.
- Banku edo aurrezki erakunde batek eginiko dokumentua, erakunde eskaera-egilea hango kontu korronte baten titularra dela agiaztatzen duena.
- Tokiko gizarte erakunde edo bazkideak izaera juridikoa duela eta irabazi asmorik gabea dela egiaztatzen duen dokumentazioa, baita dituen esperientzia, ahalmena eta kaudimena ere. Eta proiektuan parte-hartzearen ziurtagiria edo abala, tokiko instituzio publiko ordezkagarri eta demokratiko batena, bidezkoa bada.
- Irunen egiteko sentsibilizazio edo garapenerako hezkuntzarako ekintza publikoaren proposamena.
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN PROIEKTUAK
Diruz lagungarriak izango dira garatzen ari diren herrialdeetako kolektibo edo eremurik behartsuenetako premiak asetzera xedatzen direnak; herrialde horiek OCDEren Garapenerako Laguntzako Batzordearen Laguntza Hartzaileen Zerrendan daudenak dira. Jarduera sektoreen artean, ondokoak bultzatzen dituzten ekintzak izango dira:

a)Pobrezia desagerraraztea, bizi-baldintza duinen sustapena, bereziki zailtasun handienak dauzkaten populazioaren sektoreentzako oinarrizko gizarte zerbitzuetan indar eginez: osasun arreta primarioan, oinarrizko hezkuntza, etxebizitza, ura, saneamendua, programak.
b)Haurrei zuzendutako arreta.
c)Emakumezkoa eremu guztietan zuzentasunez integra dadin sustatzea. Emakumeen ahalduntzea eta genero-berdintasuna susatzea, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio-lana indartuz eta erabakiak hartzerakoan emakumeen parte-hartzea sendotuz (ahalduntzea) toki-mailan, nahiz eskualde-mailan, nahiz nazio-mailan.
d)Giza eskubideak defendatu, sustatu eta zabaltzea.
e)Komunitatea eta garapen demokratikoa indartzea, ordezkari den tokiko erakunde publiko eta demokratiko baten parte hartzearekin edo abalarekin.
f)Biztanleen jabekuntza bultzatzen duten prestakuntzako eta laguntza teknikorako proiektuak.
g)Kultur, hizkuntza edo nortasun gutxiengoak babesten laguntzea, estaturik gabeko herriei eta lurraldeei arreta berezia emanez.
h)Garapen sozio-ekonomiko iraunkorra:
- Ingurumena errespetatzen duten tokiko ekonomia sustatzeko proiektuak (iraunkortasun ekologikoa).
- Lan-munduan sartzea eta gizarteratzea: kolektibo ahulentzeko enplegua eta lanbide-prestakuntza sustatzea.
i)Elikaduraren burujabetzaren. Nekazaritza ekologikoaren eta Bidezko Merkataritzaren defentsa.

PROIEKTUEK HELBURU DUTEN BIZTANLERIA
Proiektuek honako biztanle-multzo hauetakoren bat izango dute lehentasunezko helburu:

a)Kolektibo ahuletakoak diren emakumeak.
b)Ahulezia-egoeran dagoen haurtzaroa.
c)Mehatxupean dauden gutxiengo etnikoak.
d)Landa eremuko biztanleria pobreak edo hirietan auzo baztertuetan bizi direnak.
e)Gizon-emakume errefuxiatuak edo desplazatuak edo berkokatze-prozesuan daudenak.
f)Proiektuaren xedeko herrialdeetan berriz hartutako immigrante eta emigratuak.
g)Giza Eskubideak, Giza Garapena eta Garapen Iraunkorra defenditzen dituzten gizarte-erakundeak.
h)LGTBI+ kolektikoa.

X