2023 Eskaera/ EUSKARAZKO ALDIZKARI BAT ARGITARATZEKO DIRULAGUNTZA
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 28.000 euro |
Hartzaileak | Baldintzak betetzen dituzten pertsona fisko edo juridikoak |
Baldintzak | Deialdia begiratu |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT edo bestelakoak *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. Langile autonomoek era aurkez dezakete presentzialki: HAZ (San Martzial, 2.) |
Epe irekiera data | 15-03-2023 |
Epe amaiera data | 04-04-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Proiektuaren deskribapena (B eranskineko gidaren arabera) - Aurrekontua (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Euskarako diru-laguntzak eskatzeko inprimakia (A eranskina) - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
Oharrak
ALDIZKARIAREN EDUKIA
Aldizkariaren bertsio digitalean, 25 berri astean. Bereziki egunerokotasuna hartuko da kontuan. Edukiari dagokionez, gaur egungo Iruni, bere iraganari eta etorkizunari buruzkoa izango da kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik, horretarako paperezko edizioaren edukiak eskainiko dira.
Aldizkariak gutxienez ondoko gai hauek landu beharko ditu, betiere onuradunek beren eskaintzetan hobetu ditzaketelarik, eta aldizkariaren edukia ataletan egituratze hobea azaltzen dutenetan behar bezala arrazoituriko proposamenak aurkeztuz gero ordezka ditzaketelarik:
- Gaurkotasuna: auzoei eta herriari buruzko albisteak.
- Udal albisteak.
- Elkarrizketak/kale inkestak
- Iruditan (Irungo argazki zaharrak eta horien inguruko iruzkinak)
- KALEAN BAI elkarteen inguruko artikuluak
- Erreportajeak: hainbat gairi buruzko erreportajeak,
- Kirolak
- Prebentzio komunitarioa, 3. adina, elkarteak, emakumea, GKEak: berriak, artikuluak
- Informazio orokorra: bekak, lehiaketak, lan eskaintzak...
- Aisia (liburuak, musika...) modako liburu edo diskoei buruzko informazioa.
- Agenda kulturala, euskarazko ekimenak nabarmenduta.
- …
Onuradunak 2023ko urtarriletik abendura euskara hutsezko web orria diseinatu, garatu eta koordinatuko du astean 25 eduki/berri sortuz; halaber, urtean 11 ale argitaratuko ditu paperean.
Erredakzio lanez arduratuko da bai eta itzulpenez/zuzenketez (beharrizanen arabera), maketazioaz, inprimaketaz eta banaketaz ere.Lan hauen kostu osoa dirulaguntza honen onuradunaren kontura joango da.
Era berean, sare sozialen bidez ere egingo du zabalkundea.
Aldizkarian edota webgunean agertzen den publizitateak erabat euskaraz joan beharko du, eta merkataritza izaera bakarrik izango du. Publizitate hori kontratatzetik bildutakoa dirulaguntza honen onuradunaren sarrerak izango dira, baina onuradunak publizitate prezio horien eta kontzeptu horretatik bildutako urteko diruaren berri Irungo Udalari jakinaraziko dio egingo duen balantzean.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Ebazpena eta Deialdia / Resolución y Convocatoria [PDF]
- 2. Proiekturako gida (B eranskina) / Guia para el proyecto (Anexo B) [PDF]
- 3. Aurrekontua / Presupuesto [DOC]
- 4. Eskaera / Solicitud [DOC]
- 5. Ardurapeko aitorpena / Declaración responsable [DOC]
- 6. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de Otros Ingresos [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago