2023 Eskaera/ "EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA" EKITALDIETARAKO DIRU-LAGUNTZA
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 4.000,00 euro. |
Hartzaileak | Euskararen nazioarteko eguna antolatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak. |
Baldintzak | Ikusi oharrak |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 27-10-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Memoria (eredu orokorraren arabera). - Aurrekontua (eredu orokorraren arabera). |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eskaera orria (ereduaren arabera) - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
|
Oharrak
BALDINTZAK
- Ekimenak EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAren baitan antolatuko dira, azaroaren 17tik abenduaren 3ra bitartean, biak barne.
- Honako marka eta ikurrak komunikazio eta euskarri grafiko guztietan (kartelak, eskuko programak, foiletoak etabar) erabili beharko dira ezinbestean: "EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA" leloa.
- Komunikazio eta euskarri grafiko guztietan Irungo Udalak ekimena diruz laguntzen duela adieraziko da honako hitzekin: "Laguntzailea: Irungo Udala", dagokion anagramaz lagunduta. Euskarri grafikoek aldez aurretik Udalaren oniritzia izan beharko dute.
- Eskatzaileek diruz lagungarriak diren aktibitateetarako gastu eta zerbitzuak ezin izango dizkiote elkarri fakturatu
- Entitate eta elkarteen kasuan, Udalarekiko interlokutorea beti izango da erregistroan ordezkari gisa inskribatutako pertsona/k.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
Programa bakoitzari dagokion subentzio kalkulua egitean, proiektuan zehazturiko gastuen aurrekontua izango da abiapuntua.
Eskarian egitasmorako aurrekontatutako kopuru osoa justifikatu behar da. Justifikazioa aurrekontatua baino gutxiago balitz, jasoko den diru-laguntza osoa murriztu egingo da; honela:
• Aurrekontu osoaren justifikatu gabeko aldea % 15etik % 34rakoa balitz, diru-laguntza osoaren % 34a galduko da.
• Aurrekontu osoaren justifikatu gabeko aldea % 35etik % 49rakoa balitz, diru-laguntza osoaren % 49a galduko da.
• Aurrekontu osoaren justifikatu gabeko aldea % 50etik gorakoa balitz, diru-laguntza osoaren % 100a galduko da.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Deialdia - Baldintza orokorrak / Convocatoria - Condiciones generales [PDF]
- 2. Deialdia - Berariazko eranskina / Convocatoria - Anexo específico [PDF]
- 3. Aurrekontua (eredu orokorra) / Presupuesto (modelo general) [DOC]
- 4. Memoria (eredu orokorra / modelo general) [DOC]
- 5. Eskaera orria / Instancia de solicitud [DOC]
- 6. Ardurapeko aitorpena / Declaración responsable [DOC]
- 7. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de Otros Ingresos [DOC]
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago