2023 Eskaera/ ESKOLA KIROLARI DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 20.300,00 euro.
Hartzaileak Irungo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak
Baldintzak a) Eskola Kirolaren Programan parte-hartzea.
b) Tokiko kirol-sistema sortzeko oinarri den aldetik, Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen araudiak xedatzen duena betetzea.
c) Eskola kiroleko koordinatzaile bat izendatu beharko dute, eta horrek erregulartasunez joan beharko du eskola-kirolaren arretarako tokiko egituraren saioetara, eta eskola-kirolaren programan parte hartzen duten kirolariak Aldundiak ikastetxeen eskura jartzen duen programan inskribatu beharko ditu.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/eu/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 27-03-2023
Beharrezko dokumentazioa - 12 eta 13 inprimakia: eskola-kiroleko parte-hartzeko lehiaketan izena emandako taldeen zerrenda (berariazko ereduaren arabera)
- Memoria (eredu orokorra)
- Aurrekontu ekonomikoa (eredu orokorra)
Web

Oharrak

ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Eskola kirolako jarduerentzat onetsi den zuzkidura ekonomiko guztia erabiliko da Irunen Eskola Kirolako jarduera programan inskribatzen diren kirolari guztientzat, betiere Udal Eskola Kiroleko izen-emate aplikazio informatikoak. Balio horrek erabakiko du, ikastetxe bakoitzak inskribatuta daukan kirolari-kopuruaz biderkatuta, Zentro bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa.

X