2023 Eskaera/ ENTITATE PRIBATUEEI EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 4.700,00 euro.
Hartzaileak Legez eratutako pertsona juridikoak.
Baldintzak Ikusi behaketak (Observaciones)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 27-03-2023
Beharrezko dokumentazioa - Aurrekontua (eredu orokorraren arabera)
- Proiektuaren memoriarako gida ("Euskarako Dirulaguntzak - LAN1 inprimakia" ereduaren arabera).
Web

Oharrak

BALDINTZAK
- Arrazoi soziala Irunen izatea edo bere jarduera Irunen dauden zentroetan garatzea.
- Euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoak egiteko edo Kudeaketa Planerako dirulaguntza eskatuz gero
dirulaguntza eskaera egina izatea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Euskal Autonomia Erkidegoan sektore pribatuan
dauden lantokietan 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko Lanhitzeko dirulaguntzetan (ofizioz
egiaztatuko da).
- Entitatearen Organo Exekutibo Gorenaren oniritzia Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoarekin
eta/edo urteko Kudeaketa planarekin.
- Proiektuaren autofinantzaketaren gutxieneko ehunekoa LanHitz deialdian jasotakoa izango da.
- Eskarian Irungo Lanbide Heziketako Institutuetako ikasleei zuzendutako euskarazko praktikak gehitzen badira,
instruktorea euskalduna izan beharko du, praktikekin lotutako dokumentazio (hitzarmena, txostenak eta bukaerako
memoria) euskaraz egon beharko du eta enpresaren hizkuntza-paisaia gutxienez euskaraz. Lanbide Heziketako
institutuarekin sinatutako praktiketarako hitzarmena gehituko du entitateak eskarian eta argi adieraziko du ikaslea
euskaraz bideratzen dituela bere ikasketak.
- Udalarekiko interlokutorea beti izango da erregistroan ordezkari gisa inskribatutako pertsona/k.

X