2023 Eskaera/ ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK E-GAZTEA PROIEKTUA E-BERRITZAILEA PROIEKTUA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa e-Gaztea 30.000€ /e-Berritzailea 35.000€
Hartzaileak Berritzaileak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Baldintzak VER OBSERVACIONES
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/eu/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 31-10-2023
Beharrezko dokumentazioa - Aurrekontua (eredu orokorraren arabera).
- "Sustapen Ekonomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia", zeinean adierazi behar diren e-Gaztea edo e-Berritzailea lerroa eskatzen den eta Irungo Udalean tramitatutako Aktibitatearen Aurretiko Komunikazioaren erreferentzia.
- Proiektuaren Bideragarritasun Plana. Aurkeztu beharreko Negozio-Planak proiektuaren bideragarritasuna baloratzeko beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko du. Informazio hori Negozio Planaren Ereduan jarraituta eman beharko da eta bertan zehazten den xehetasun maila berean.
- Diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontuak edo fakturak.
- Diru-laguntza ordaindu beharreko banku-kontuaren zenbakiaren titulartasuna egiaztatzeko agiria.
- Gizarte Segurantzari dagokion Erregimenean alta ematearen egiaztagiria.
- Ekintzailearen NANaren fotokopia edo enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, kasuaren arabera.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

ONURADUN IZAERA LORTZEKO BALDINTZAK
*E-GAZTEA LERROA
- Diru-laguntza honen onuradun izan ahal dira eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten pertsona fisikoak, diruz lagungarria den jarduera hori deialdi hau argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo 2023 ekitaldian hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada.
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken enpresak sortzea eta Ekintzailetza Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
- Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru—lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan.
Epeen zenbaketa ondorioetarako,erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
*E-BERRITZAILEA LERROA
- Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute diru-laguntzaren xedeko jarduera honako deialdia argitaratu aurreko 5 urteetan hasia duten edo 2023 ekitaldian hasiko duten pertsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago deialdia argitaratu baino lehen edo egongo bada.
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
- Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura dirulagundutako enpresa-proiektua hasi
aurreko 60 hilabeteetan.
Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA - DIRUZ LAGUNTZEKO GASTUAK
- E-Gaztea 1. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 2.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
- E-Berrikuntza 2. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
*Proiektuak berrikuntzari buruzko atalean (1. atala) 30 puntu edo gehiago lortzen baditu, laguntzaren muga bikoiztu egingo da, 3.000 euroko zenbatekora iritsi arte.
Udalarekin zorren bat ordaindu gabe edukiz gero, udalak, ofizioz konpentsatu ahal izango du emandako diru-laguntzaren gainean.

X