2023 Eskaera/ AUZOETAKO LIBURUTEGIAK MANTENTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 30.000,00 euro.
Hartzaileak Irungo auzo elkarteak
Baldintzak - Indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta egon beharko dira elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/eu/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 27-03-2023
Beharrezko dokumentazioa - Auzoko liburutegirako urte honetarako gastuen aurreikuspena, liburutegirako materiala erosteko proforma fakturak.
Web

Oharrak

ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, subentzionatu behar den kopuru osoa (1. klausula) eta jaso eta onartutako eskari kopurua zatituta ateratzen den zenbatekoa (A) hartuko da erreferentziatzat, beraz:
1.Onartutako eskariek eskatzen dituzten diru zenbatekoak kopuruaren berdina edo txikiagoak badira (A), eskatutako zenbateko osoa jasoko dute diru-laguntza modura.
2.Onartutako eskariek eskatzen dituzten diru zenbatekoak (A) kopurua baino handiagoak badira, (A) kopurua jasoko dute diru-laguntza modura.
3.Emandako dirulaguntzen batura, aurreko irizpideen arabera, dirulaguntza lerro honen aurrekontu osoa baino txikiagoa denean, aldea proportzionalki esleituko da eta hasieran emandako zenbatekoari (A) gehituko zaio, betiere eskaturako zenbatekoa muga gisa hartuta.

X