2023 Eskaera/ ADINEKOEN ELKARTEEK GARATUTAKO JARDUERA-PROGRAMETARAKO DIRULAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 40.000,00 euro.
Hartzaileak Adineko elkarteak.
Baldintzak Dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte irabazteko asmorik ez duten eta udalerrian adinekoentzako gizarte programak garatzen dituzten elkarteek, Deialdi honetan xedatzen diren baldintzetan.
Ondorio horietarako, irabazi-asmorik gabeko erakundetzat joko dira elkartearen xedearekin bat datozen jarduerak garatu eta horietatik lortzen diren etekinak elkarteak dituen helburuetarako inbertitzen dituztenak.
Entitate horiek indarrean dagoen legediaren arabera eratuak egongo dira eta dagokion Erregistroan (Elkarteen Erregistro Orokorra edo Fundazioen Erregistroa).
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (https://www.irun.org/eu/egoitza)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 28-02-2023
Epe amaiera data 27-03-2023
Beharrezko dokumentazioa - Eskaerarako Memoria (berariazko ereduaren arabera), aurrekontua barnean hartzen duena.
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen agiriaren fotokopia (IFK).
- Entiate eskatzailearen estatutuak: kideak, helburuak, egindako jarduerak, etab.
- Zenbait kopuru aurreratzeko eskatuz gero, horren beharra eta eskaturiko kopuruak egiaztatzen dituen txostena aurkeztuko da.
Web

Oharrak

HELBURUA
- Prebentziozkoak, adinekoen ongizate fisiko eta psikikoa sustatzekoak (aretodantzak, gimnasia, oroimenaren entrenamendua, igeriketa, osasunari buruzko hitzaldiak, barreterapia, ibilaldi neurtuak).
- Kulturazkoak: hizkuntzak, arteak, gizartea, teknologia berriak...
- Aisia-gizartezkoak: esku-lanen tailerrak, jokoak, gastronomia, pertsonen omenaldiak,...
- Adinekoei lagun egitea eta animazioa: Musika-emanaldiak, antzerkia, ipuinkontalariak, esku-lanak, meriendak, txangoak, paseoak,...
- Boluntarioei, familiarrei edo laguntzaileek prestakuntza eta arreta ematea (Zaintzailea zaintzea, kontrol mentala, arreta psikologikoa,...).
Eremu guzti hauetan diruz lagundu ahal izango dira Irunen gauzatzen eta Irun udalerrirako garatzen diren jarduerak edo
jardueren programak.

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOAK
- Eskatutako zenbateko osoak erabilgarri dagoen kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoaren %100a emango zaie eskaera guztiei.
- Bestela, eskatutako kopuruaren gaineko portzentajean puntuazioa aplikatuz zehaztuko da zenbatekoa.
- Emandako zenbatekoa zenbateko jakin bat izango da, jardueraren kostuaren portzentajea edo zatia izango den aipatu gabe; beraz, osorik ordainduko da, betiere justifikazioa, gutxienez, finantzatutako kopurura iristen bada. Iristen ez bada, justifikatutakoa ordainduko da.

X