2023/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | Ikusi behaketak (Observaciones) |
Hartzaileak | Pertsona fisikoak edo Jabeen Komunitateak |
Baldintzak | 2022eko azaroaren 3etik 2023ko azaroaren 2ra bitartean amaitutako jarduketak eta aurreko deialdian baldintzak betetzen ez zituztenak, baliabide ekonomikorik ez zeudelako. Jarduketaren amaiera-datatzat hartuko da azken fakturan emandakoa, betiere lehen aipatutako daten artean datatuta. Udal baimena beharrezkoa da obrak egiten hasi baino lehen. **BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN** |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 02-11-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Obra amaierako ziurtagiria zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran zehar berorren ikuskaritza teknikoa derrigorrezkoa izan den kasuan (derrigortasun hori baimenaren erabakian adieraziko da). - Diru-laguntzaren xedeko obrei buruzko faktura eta haien ordainketaren justifikazioak, eta baita diru-laguntza eskatu dutenen oniritzia ere. Ordainketaren aginduemailea, onuraduna eta zenbatekoa jaso beharko ditu. *Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak. *Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza. *Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta) *Fakturaren edo ordainagiriaren titulartasuna eta eskatzailearena bat ez badatoz, bi pertsonen arteko harremana justifikatu beharko da (jatorrizko kontuaren titularkidetasuna, bigarren mailarainoko ahaidetasuna, bizikidetza...). Hurrengo kasuetan, gainera: *Igogailua lehen aldiz instalatzea: ITE *Jabeen Komunitate bezala eratuta badago: - Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona. *Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago: - Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua. *Pertsona desgaituak edo mugikortasun arazoak dituztenak bizi direla egiaztatzea: GFAren egiaztagiria. *70 urtetik gorako pertsona bizi dela egiaztatzea: NANaren fotokopia. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eredu normalizatuaren araberako eskaera; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da (eskatzailearena ez den beste izen bat adierazten baldin bada, kontu horren kotitularitatea egiaztatu beharko da), diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data). - Eskatzailearen NAN/AIZ. - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera). |
Web |
|
Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
- Igogailuak lehen aldiz instalatzea etxebizitzetan.
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontu lagungarriaren %30 gehienez, 25.000 euroko mugarekin.
- Igogailu bereziak (plataforma bertikalak, eskailerak saihesteko plataformak, eskailerak saihesteko aulkiak), arranpak eta bide publikotik ezkaratzera nahiz ezkaratzetik igogailura joateko egon daitekeen desnibela gainditzeko beste edozein.
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontu lagungarriaren %30 gehienez, 12.000 euroko mugarekin.
- Pasabideak/ateak egokitzeko obrak egitea: zabalera, norabidea … eta/edo beharrezko mekanismoak/elementuak instalatzea (argi-etengailuak, atezain automatikoa, irekitzeko dispositiboak, …)
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontu lagungarriaren %30 gehienez, 12.000 euroko mugarekin.
- Banaketa-hormak aldatzeko obrak, espazioetarako irisgarritasuna hobetzeko eta bainugeletako barrualdeak hobetzeko: bainuontziak dutxekin, pasoko ateekin, komunen egokitzapenarekin eta abarrekin ordezkatzea, eta segurtasun-elementu finkoak instalatzea, hala nola bainuontziko eserlekuak, txorrotak, holtzak, barrak eta/edo euskarriak.
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontuaren %30ekoa izan ahalko da gehienez edo 900 euro gehienez. Obra zibileko kontrataren aurrekontua hartuko da diruz lagundu daitekeen aurrekontutzat.
DIRU-LAGUNTZARIK JASO EZIN DUTEN JARDUERAK:
- Aipatutako lau motetako instalazioak ordezkatzeko eta/edo mantentzeko lanak
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak
- Apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak
- Familia bakarreko edo bi familiako etxeetan, etxe bakartuetan edo elkarri atxikitako etxeetan egiten diren lanak eta
horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren
proiektuak
- Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan, jabetza horizontalaren erregimenari atxikita egon edo ez.
- Arrazoi teknikoak edo hirigintzakoak direla-eta eskatutako obra-lizentzia eman ezin zaien jarduketak deskribatzen
dituzten proiektuak.
ERAIKIN ERRESIDENTZIALEN BALDINTZAK
* 2000 urtea baino lehen eraikitakoak eraikinak izan behar dira.
* Behe solairua gehi beste bi solairu baino gehiagoko altuera (BS+2)
Eraikinen antzinatasun eta altuera baldintzen salbuespenak:
- Mugikortasun murritzeko pertsonak bizi diren eraikinak, beti ere egoera horretan aurkitzen badira etxebizitza okupatu ondoren edo 70 urtetik gorakoak badira.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Baldintza Orokorrak / Condiciones Generales [PDF]
- 2. Berariazko Eranskina / Anexo Específico [PDF]
- 3. Eskari-Orria / Hoja de Solicitud [DOC]
- 4. Laburpen-Orria / Hoja Resumen [DOC]
- 5. Ardurapeko aitorpena / Declaración Responsable [DOC]
- 6. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de otros ingresos [DOC]
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2023/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: PROIEKTUAK
- 2023/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTOKIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
Datuen Babeseko info. gehiago