2023/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | Ikusi Oharrak |
Hartzaileak | Etxebizitza kolektiboko eraikinak, etxe unifamiliarrak eta industri/zerb. enpr. |
Baldintzak | - 2022eko azaroaren 3etik 2023ko azaroaren 2ra bitartean amaitutako jarduketak eta aurreko deialdian baldintzak betetzen ez zituztenak, baliabide ekonomikorik ez zeudelako. - Jarduketaren amaiera datatzat hartuko da jarduketari lotutako azken fakturaren jaulkipen-data. - Onuradunak instalazioari aplikatu beharreko araudiaren arabera egin beharko ditu jarduketak, nahitaez, eta instalazioaren osagaiek organismo eskudunak homologatuta egon beharko dute. - Instalazioaren jabetza mantentzeko eta instalazioa egoera onean mantentzeko epe bat izango da, hamar urtekoa gutxienez. (ikusi deialdian industria eta zerbitzu sektoreetako enpresen berariazko baldintzak) |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 28-02-2023 |
Epe amaiera data | 02-11-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Entitatea ordezkatzen duen eskatzailearen NANren kopia. - Proiektua deskribatzeko memoria tekniko ekonomikoa (ikusi xehetasunak deialdian). - Faktura xehetua eta banku-ordainagiriak. *Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak. *Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza. *Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta) - Instalazioaren eta berau osatzen duten elementu nagusien koloretako argazkiak – jarduketa egin aurreko egoera, hasierakoa, zein bukaerakoa irudikatu beharko dituzte –. - Instalazioa martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean aurkeztua. Etxebizitza kolektiboko eraikinen kasuan, gainera: *Jabeen Komunitate bezala eratuta badago: - Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona. *Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago: - Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua. Etxebizitza unifamiliarren kausan, etxebizitzaren maizterrak, alokairuan bizi den pertsonak, egiten badu eskaera: - Alokairu kontratua. - Etxebizitzaren jabearen baimena. Industria eta zerbitzu sektoreetako enpresen kasua, gainera: - Dagokion erregistroetan enpresa inskribatua egotearen ziurtagiriak. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eredu normalizatuaren araberako eskaera; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da (eskatzailearena ez den beste izen bat adierazten baldin bada, kontu horren kotitularitatea egiaztatu beharko da), diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data). - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
|
Oharrak
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK
Autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko eguzki panel fotovoltaikoen instalazio berrietan egiten diren inbertsioak, Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuak arautzen duen modalitateren batekoak badira:
- Etxebizitza eraikin kolektiboetan.
- Familia bakarreko etxebizitzetan.
- Industria sektoreko eta zerbitzuen sektoreko enpresetan.
Eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio hauek ez dira lagunduko diruz: Eraikingintzaren Kode Teknikoaren 1. puntuak (energia aurrezteko edo eraikuntzaren beste kalitate helburu batzuk lortzeko oinarrizko eskakizunak betetzeko H5 dokumentua aplikatzeko esparruak) inposatuta egikaritzen direnak.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN INBERTSIOA
Etxebizitza eraikin kolektiboak:
- Diruz laguntzen den inbertsioak 2.000 eurokoa izan beharko du gutxienez.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 60ekoa izan ahalko da gehienez ere, edo 10.000 eurokoa instalazio bakoitzeko.
Familia bakarreko etxebizitzak:
- Diruz laguntzen den inbertsioak 2.000 eurokoa izan beharko du gutxienez.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 60ekoa izan ahalko da gehienez ere, edo 2.500 eurokoa instalazio bakoitzeko.
Industria sektoreko eta zerbitzuen sektoreko enpresak:
- Diruz laguntzen den inbertsioak 10.000 eurokoa izan beharko du gutxienez.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 35ekoa izan ahalko da gehienez ere, edo 15.000 eurokoa instalazio bakoitzeko.
- Diruz lagundu daitekeen gastua kalkulatzeko, autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioa egikaritzeko ezinbestekoak diren gastuak hartuko dira kontuan.
- Zehazki, inbertsio hauek hartuko dira kontuan: sorkuntza elementuak, ainguraketa elementuak eta euskarriak, inbertsoreak, kableak eta babesgarriak, bateriak eta ingeniaritza eta/edo diseinu lanak –instalazioaren kostuaren % 10 izan ahalko dira gehienez-.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz.
*** HOBARI POSIBLEAK WEB ESTEKETAN KONTSULTATU:***
- ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA (ICIO)
- ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA (OHZ)
- JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2023/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: PROIEKTUAK
- 2023/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EGITURA BIRGAIKUNTZARAKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2023/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2023/ SALTOKIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
Datuen Babeseko info. gehiago