2022/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | Ikusi behaketak (Observaciones) |
Hartzaileak | Jarduerak Irungo saltegietan. Establezimendu handiak ez dira sartzen. |
Baldintzak | Eskaera egiten den unean amaituta dauden jarduerak. Udal baimena beharrezkoa bada, obrak egiten hasi baino lehen lortuta edukiko da. 2018ko urriaren 30az geroztik bukatuta egongo dira jarduerak. **BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK OINARRIETAN** |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 09-06-2022 |
Epe amaiera data | 02-11-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - IFKren fotokopia. - Eskatzailearen edo enpresa/kolektibo eskatzailearen arduradunaren NANaren fotokopia. - Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta banku-ordainagiriak: *Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak. *Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza. *Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta bezeroaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua. - Enpresa/kolektiboa dagozkion erregistroetan inskribatu den ziurtagiria. 1) Instalazioetan efizientzia energetikoa hobetzea edo barneko argiztapena berritzea bada, gainera: - Instalazioaren memoria eta xehetasun teknikoak, efizientzia energetikoa hobetzea justifikatuz txosten tekniko batek edo baimendutako instalatzaileak abalatuta. (Eraikinen Instalazio Termikoen Araudia bete behar duten instalazioen justifikaziorako: ikusi deialdia) - Hondakinen kudeaketa egokia egitearen justifikazioa, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen baldin badu. 2) Irisgarritasuna hobetzen bada, gainera: - Obra amaierako ziurtagiria teknikari zuzendariak izenpetua, edo bere esku hartzea derrigorrezkoa ez bada, obra amaieraren aitorpena. - Instalazio/obren eta aurrekontuaren ezaugarrien laburpen orria (berariazko ereduaren arabera) eta aurrekontua. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eskaera orria: Bertan adierazi beharko da, besteak beste, Obra baimenaren erreferentzia (eskaera data, sarrera erregistro zenbakia, espediente kodea, erabakiaren zenbakia edo data), arautegiaren arabera beharrezkoa balitz. - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera). - Ordezkariaren/eskatzailearen zinpeko adierazpena, eredu normalizatuaren arabera, jasotako beste laguntza eta diru-laguntza batzuei buruz eta horien kopuruak, emateko egindako ebazpenekin batera. |
Web |
|
Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
Irisgarritasuna hobetzea establezimendu komertzialetan (igogailuak edota igogailu bereziak instalatzea, arranpak, lokalen irisgarritasuna hobetzeko bestelako obrak...)
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO MAXIMOA:
Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %30a, 2.400 euroko mugarekin.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Baldintza Orokorrak / Condiciones Generales [PDF]
- 2. Berariazko erasnkina / Anexo específico [PDF]
- 3. Eskari-Orria / Hoja de Solicitud [DOC]
- 4. Laburpen-Orria / Hoja Resumen [DOC]
- 5. Ardurapeko aitorpena / Declaración Responsable [DOC]
- 6. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de otros ingresos [DOC]
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2022/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
- 2022/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: PROIEKTUAK
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EGITURA BIRGAIKUNTZARAKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2022/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Datuen Babeseko info. gehiago