2022 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Deialdirako 200.000 euro
Hartzaileak Dirulaguntza honen onuradun diren enpresak
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.

Bakarrik Herri administrazioekin harremanak elektronikoak izatera behartuta ez daudenak (deialdi honetarako, kolegiatuta egotera behartuta ez dauden langile autonomoak dokumentazioa bere izenean aurkezten badute), aurkeztu ahal izango dute hemen:
- SAC/HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 01-11-2022
Epe amaiera data 15-08-2023
Beharrezko dokumentazioa - Jardueraren amaierako txostena (ikusi deialdian beharrezko edukia).
- Nomina.
- Nominen ordainketa egiaztagiriak.
- Nominaren dirusarrera burutzen den kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
- Diru-laguntzaren xede den kontratuaren iraupen aldien Kotizazioko Likidazioaren Ordainagiria (RLC, lehen TC1) eta Langileen Izenen Zerrenda (RNT, lehen TC2) eta haien ordainketaren egiaztagiria.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO EPEA
Diru-laguntzaren xedeko kontratazioa justifikatzeko, onuradunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du gehienez ere 45 eguneko epean, diruz lagundutako kontratua amaitzen denetik kontatuta, eta nolanahi ere, 2023ko abuztuaren 15a baino lehen.

BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.

ORDAINKETA
Ordainketa bi zatitan egingo da.
- Diru-laguntzaren %50a, hasieran, konturako ordainketa kontzeptuan, dirulaguntza ematen dela dioen ebazpena egiten denetik hilabeteko epean.
- Gainerako %50, likidazioari lotua, diruz lagundutako kontratazioaren aldia amaitzen denean ordainduko da, aurrez agiri bidez frogatuta nomina eta gizarte segurantzaren kontzeptupean eginiko ordainketak.
Udalarekin zorren bat izanez gero, Udalak ofizioz konpentsatu ahalko du, emandako diru laguntzaren kontura.

X