Ayuntamiento de
Buscador

2022 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK - “IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY” PROIEKTUA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 240.000€ (175.444,28€ NextGenEU funtsak)
Hartzaileak Gizarte laguntza eta zerbitzua ematen duten Bidasoa edo Gipuzkoako gainerakoak
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.

Bakarrik Herri administrazioekin harremanak elektronikoak izatera behartuta ez daudenak (deialdi honetarako, kolegiatuta egotera behartuta ez dauden langile autonomoak dokumentazioa bere izenean aurkezten badute), aurkeztu ahal izango dute hemen:
- SAC/HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 14-09-2022
Epe amaiera data 31-12-2023
Beharrezko dokumentazioa - Jardueraren amaierako txostena (ikusi deialdian beharrezko edukia).
- Nomina.
- Nominen ordainketa egiaztagiriak.
- Nominaren dirusarrera burutzen den kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
- Diruz lagundutako kontratuak iraun duen 10 (HAMAR) hilabeteetako kotizazioen likidazioaren ordainagiria eta langileen zerrenda izenduna.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA

1. ordainketa: % 50, konturako ordainketa egingo da, dokumentazio hau aurkeztutakoan:
- Lana eta prestakuntza txandakatzeko prestakuntza-kontratua ( % 65 lanean eta % 35 prestakuntzan), 10 (HAMAR) hilabeteko lanaldiarekin, alderdiek sinatua, zeinetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko erregistroa jasotzen duena.
- Kontratatzen den pertsonak enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen duten pertsonekin, dagokion enpresa kontratatzailean zuzendaritza karguak betetzen dituztenekin edo dagokion enpresa kontratatzaileko administrazio kontseiluko kideekin lehenengo edo bigarren mailako odolkidetasun harremanik edo ezkontza bidezko ahaidetasun harremanik duten pertsonen ezkontide edo ondorengoekin edo inongo ahaiderekin ahaidetasun harremanik ez duen frogagiria.

2. ordainketa: Dirulaguntzaren gainontzekoa, diruz laguntzen den kontratuaren iraunaldia bukatutakoan egingo da, behin likidazioa eginda, justifikazio dokumentazioa aurkeztutakoan (IKUSI "DOKUMENTAZIOA" ATALA).

Guztizko kostua hasieran emandako dirulaguntzarena baino handiagoa bada, soberakina ordainduko da, aipatutako 16.000 euroko mugaren barruan betiere.

X