2022 Justifikazioa/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 2. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 200.000 euro
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten jabe-erkidegoaren taldeak
Baldintzak Eraikin-multzo onuradunetako jabe-erkidegoaren taldeak onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:
a. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoen taldeak obrak egikaritzeko hirigintza-lizentzia lortu izana 2022 urtean.
b. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana proiektua egikaritzeko obrak kontratatzea.
c. Obrak egikaritzeko behar diren toki guztiak edukitzea. Obrak egiteko behar diren espazioak erabilgarri ez badaude, salbuespen bat ezarri da higiezin guztien titulartasuna lortzeko nahitaezko desjabetze-espedienteak ebaztearen menpe dauden jabe-erkidegoen taldeentzat.
d. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- IRUNVI: Iglesia kalea, 6 (web lotura ikusi)
Epe irekiera data 01-03-2023
Epe amaiera data 31-12-2023
Beharrezko dokumentazioa - Obra-zuzendaritzaren ordainsariei, ziurtagiriei, txostenei edo obrak egiteko eskatzen den beste edozein dokumentazio teknikori dagozkien fakturak, eta faktura guztiak ordaindu izanaren egiaztagiriak. Kanpo geratuko dira esku hartzeak ukitutako espazio pribatiboak erosteko sortutako gastuak.
- Obra-amaieraren ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran ikuskapen tekniko hori derrigorrezkoa izan bada (lizentzia-erabakian jasota agertuko da derrigortasuna).
- Diru-laguntzaren xede diren obren/instalazioen faktura edo azken likidazioa eta horiek ordaindu izanaren ziurtagiriak. Ordainketaren agindu-emailea, onuraduna eta zenbatekoa adierazi beharko dira beti.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

GASTUAREN JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO EPEA
Hilabete 1, obra-amaierako ziurtagiria onesten denetik.

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Dirulaguntzaren % 50 laguntza emateko ebazpenarekin batera ordainduko da, jabe-erkidegoaren taldeak obren enkargua aurkeztu ondoren, horretarako ahalmena duen administratzaileak edo presidenteak sinatua.
Obrak gauzatutakoan eta onuradunak obra amaierako ziurtagiria eta kitapen aurrekontua aurkeztu ondoren, obra horiek egindako eskaeraren eta emandako dirulaguntzaren araberakoak direla egiaztatu eta gero ordainduko da emandako dirulaguntzaren gainerako % 50.
Egiaz egindako obren kitapena ez baldin badator bat emandako dirulaguntzarekin, beste ebazpen bat emango da kitatutako obraren zenbatekora egokitzeko, 1. atalean aurreikusitako muga gorenarekin betiere.
Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoak inolaz ere ez du gaindituko, hura bakarrik hartuta edo beste Administrazio Publiko batzuek edo beste Erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin batera, onuradunak egindako jarduketaren kostua.

X