2022/ IRUNGO HISTORIARI BURUZKO XVI. "SERAPIO MUGICA" IKERKETA BEKA
Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 9.000 € |
Hartzaileak | Ikertzaileak edo ikertzaile-taldeak |
Baldintzak | Irungo historia ezagutzeko edo bere iturri historikoak berreskuratzeko lagungarri gerta daitezkeen jatorrizko eta argitaratu gabeko ikerkuntza-proiektuak aurkezten dituen pertsona eta lantalde orok izango du ezarritako laguntzarako aukera. Egileak askatasun osoa izango du ikertuko duen gaia eta garaia aukeratzeko. Taldeen kasuan (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak), ikerketa-lanaren zuzendari arduradun bat izendatuko da. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 15-03-2022 |
Epe amaiera data | 16-05-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - Ikerkuntza-proiektuaren Memoria-Sintesia (gehienez 20 orri, ikusi xehetasunak deialdian) IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Curriculuma, prestakuntza eta lan-esperientzia zehaztuta Ez da beharrezkoa merezimenduak frogatzen dituzten agiriak eskabidearekin batera aurkeztea. Hala ere, edozein unetan eskatu ahal izango dira, beka esleitu aurretik. - Lan-egoerari buruzko frogagiria. Ikertzaile-taldeen kasuan: - Taldeko kide bakoitzak lanerako zer konpromiso hartzen dituen bere gain, eta baita horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eskaera orria (ereduaren arabera). |
Web |
Oharrak
HELBURUA
Historia arloko ikerkuntzarako ohitura suspertzea eta Irungo herriari buruzko Historia alorreko azterketak bultzatzea. Laguntza honen helburua da Historiaren alorrean ikertzeko ohitura sustatzea eta Irungo udalerriaren historiari buruzko azterlanak bultzatzea.
DEIALDIAN KONTSULTATU HAUTAKETA IRIZPIDEAK ETA XEHETASUN GEHIAGO
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago