2022/ IRUN.MARKET ONLINE PLATAFORMAN PARTE HARTZEN DUTEN SALTOKIEN INBERTSIO DIGITALERAKO DIRULAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 220.000 euros
Hartzaileak Irungo JEZ matrikulan udal-kuotan alta emanda dauden Autonomoak eta ETEak
Baldintzak - Egunean izatea Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak (ofizioz egiaztatuko da).
- Irungo udalerriko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren matrikulan udal-kuotarekin alta emanda egotea
- irun.market plataforman erregistratuta egotea
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- SAC (San Marcial,2)
(ikusi "Harreman elektr. beharrari buruzko info." web lotura)
Epe irekiera data 09-06-2022
Epe amaiera data 31-01-2023
Beharrezko dokumentazioa - Inbertsioaren memoria edo proiektua (ereduaren arabera)
- Irun.marketi atxikita dagoela adierazten duen dokumentua
- Justifikazio-fakturak
- Fakturak ordaindu izanaren banku-egiaztagiriak
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK (2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31a bitartean egindakoak)

irun.market online plataforman tokiko saltokiek parte hartzeko beharrezkoak diren gastu teknologikoak eta digitalak izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak. Zehazki:
- Informatika-ekipoak, informatika-aplikazioak eta softwarea.
- Hari gabeko konektibitate berri bat kontratatzeko edo lehendik dagoen konektibitatea hobetzeko inbertsioak.
Plataforman agertuko diren kalitatezko argazkiak lortzeko materiala: argazki-kamera, fokuak eta argi-mahaia.
- Produktuen argazki-zerbitzuak kontratatzea.
- TicketBai sistema ezarteko inbertsioak.
- Hodeian biltegiratzea, kobrantza eta ordainketa segurua, eta Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak.

EZ DIRA INOLAZ ERE DIRUZ LAGUNTZEKOAK izango ez zeharkako zergak (BEZ).


DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

- Justifikatutako diruz lagun daitekeen gastuaren %80a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta gehienez 2.000 euro emango dira eskaera bakoitzeko.

- Laguntza hori jasotzeko eskatzen den gutxieneko inbertsioa 500 eurokoa da.

X