2022/ “IÑIGO MUGURUZA” MUSIKA-IKERKETA BEKA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 9.000€-ko (gordinak) beka bat
Hartzaileak Norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute
Baldintzak Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da unibertsitate gradua edo lizentziatura edukitzea.
Lantaldeen kasuan:
- denek frogatu beharko dute unibertsitate gradua edo lizentziatura dutela.
- ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- HAZ (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 07-06-2022
Epe amaiera data 08-08-2022
Beharrezko dokumentazioa IKERKETA PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA
- Ikerkuntza-proiektuaren txosten-laburpena (gehienez 15 orri); bertan azaldu beharko dituzte izenburua, ikerketa-kontzeptua eta gaia, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, helburuak, metodologia, kronograma eta baliabideak. Taldeak aurkezten badira, taldeko kide bakoitzak beregain hartzen dituen konpromisoak jaso beharko dira, baita horietako bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere modu berean onuradun izaera edukiko baitute.
- Testu-memoriaz gainera, bereziki baloratuko da proposamenari laguntzen dion erantsitako ikusizko material oro (irudiak, bideoak, eta edozein motatako material erantsia).

IKERTZAILE BAKOITZAREN DOKUMENTAZIOA
- NAN edo AIZ agirien fotokopia.
- Curriculum laburra
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

IKERKETA GAIA
“Iñigo Muguruza” bekaren helburua da gai nagusitzat Musika modernoaren arloan ikerketa eta ekintza proiektu bat garatzen laguntzea.
Partehartzea suspertzeko, beka honen xedea ardaztu daiteke taldetan,interpretatzailetan, gai musikaletan, biografian, errepertorioan, materiala didaktiko eta pedagogiko berrien sorkuntza, herri-musikaren eremu honen irakaskuntza eta hedapenari begira; eragin soziologikoan, ekonomikoan, e.a. beti ere azken lau hamarkadetara, eta Euskal musikan murgilduz.

BALORAZIO IRIZPIDEAK
Begiratu oinarriak.

IRAUPENA
Ikerketa lanak, gehienez ere, 8 hilabeteko iraupena izango du, esleipena egiten denetik kontatuta, eta amaierako emaitza edo entregatzen dena formatu-proposamen askotarikoa izan ahalko da: proiektua, prozesua edo ekintza (hedapen materiala, lankidetzako prozesuak eta/edo partaidetzakoak…).

LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren %40, beka ematen zaionetik lau hilabetera, horretarako egindako lañaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu ondoren, 10. puntuaren arabera.
- Gainerako %20a, zortzi hilabeteak igaro eta bekaren indarraldiaren amaieran, emaitzak aurkeztu ondoren.
Obligazioak beteko ez balira, bekaren onuradunek itzuli egin beharko dituzte ordura arte jasotako diru zenbatekoak.

PUBLIKAZIOAK ETA JABETZA INTELEKTUALA
-Lan originalak aurkeztu behar dira, lehen argitaratu gabekoak. Beste beken prozesuetan aurkeztutakoak ez dira onartuko.
-Irungo Udalak lanak argitaratu ahal izango ditu zatika bat edo osoa. Argitalpena egingo da edozein formatutan eta markoan.
-Emandako bekaren ondoriozko lanaren jabe tza intelektuala bere egilearena izango da. Hala ere, lan horren edozein argitalpenetan edo erakusketatan berariaz aipatuko du Irungo Udalak emandako beka.
-Irungo Udalarenak dira bekaren ondoriozko proposamenak ustiatzeko, erakusteko eta erreproduzitzeko eskubideak. Beraz, eduki horiek erabili ahal izateko, aurretik Udalak baimendu beharko du.

X